Lo egitea

itsaspepinoak 1456148063433 Itsaspepinoak | 2007-07-23 13:58
1

   Egun hartan bai lotsa pasatu nuela!  Lehenengo lerroan jesarrita nengoen eta begiak irekita jasan ezinik. Hitzaldia interesgarria izango zela esan zidatenez joan nintzen eta gaia, benetan, nire gustokoa zen baina eserleku erosoak, beroak eta, batez ere, hizlariak zeukan doinu gabeko ahotzak lo egitera bultzatzen ninduten.

  Horrelakoak, noizean behin, eta askotan une desegokietan, gerta dakizkiguke. Beste momentu batzuetan, ordea, kontrakoa gertatzen zaigu. Hala ere, bai pertsonarentzat bai animalientzat, bizirik irauteko, ezinbestekoa da lo egitea. Adituen ustez garunarentzat onuragarria da. Lo egiteak neuronak berrizten ditu, gorputza lasaitzen du eta ikasteko prozesuarekin lotura dauka, beraz, gure loaldia babesteko eta errazteko ahal ditugun neurri guztiak hartu behar ditugu. Neurri horien artean egunero ordutegi berdina mantentzea, temperatura egokia, zarata eza eta leku egokian egitea arruntenak dira.

Batzuetan, ordea, neurri egoki horiek hartu arren ezinezkoa edota zaila izaten da lo egitea, bakoitzaren egoerak ere eragina daukalako. Adina ezaugarri horietako bat da. Umeek ordu asko ematen dute lo egiten, baina urteak pasatu ahala lo egitearen beharra gutxitzen da. Adinekoek oso ordu gutxi ematen dute jarraian lo egiten. Gero, egunean zehar loaldi txiki batzuk egiten dituzte, baina  lo egitearen kalitatea gutxitzen denez, lo egin ez dutelako sentsazioa dute.

Kezkek eta eta arazoek ere loa ostopa dezakete.

Ohera joan, horrelako zerbait burura etorri eta bueltaka eta bueltaka loak hartu ezinik ibiltzen gara sarritan gertatzen zait niri. Orduan urduri ez jartzeko ohetik altxatzen naiz, edari beroa hartzen dut eta libururen bat irakurtzen hasten naiz, neurri horiek niri ,normalean, laguntzen didate eta.

Goian aipatu dudanez oso garrantzitsua da lo egitea, beraz, ez egiteak ondo txarrak dauzka, nekea, kontzentrazio falta eta umore txarra, alegia. Lo ezinak denbora luze irauten badu ondorioak askoz okerragoak izan litezke; izan ere hiltzeraino hel daiteke.

Nik gero eta okerrago egiten dugula lo , gure bizimodua  arinegi aldatu dela eta askotan lortu nahi ditugun helburuak eskuraezinak direla uste dut. Pertsonen artean norgehiagoka gero eta handiagoa da eta arlo guztietan "gero eta gehiago" da gure leloa. Gainera, nahi duguna lortzearren, edozer egiten dugu, norberekeria handitu egin baita.

Esaera zaharrak ez dela txiroa gutxi daukana, daukanarekin pozik ez dagoena baino dio, beraz, ondo lo egiteko esaera zaharrak dioena egia denez haintzat hartuko dut edo behintzat saiatuko naiz.

 

Nueve

Nueve 2007-07-25 00:44 #1

<p>Zuen testuak irakurtzeak lotsa ematen dit, gero eta hobeto egiten duzue!!!</p>

<p>Zorionak EGA lortu dutenei, besteok saiatzen jarraituko dugu.</p>


Utzi iruzkina: