ene itsapepinook

itsaspepinoak 1456148063433 Itsaspepinoak | 2006-07-13 10:30

Ene itsapepino maltzurrak ez ezik maitagarriak ere:

Azken egunetan oso lanpetuta ibili naiz, antza zuek ere bai. Jakina itsaspepinoak udan izaten dute ur epeletan lasai mugitzeko denbora eta lan handia ematen du lekurik egokiena topatzea eguzkia ezin hobeto hartzeko.

Eskerrak eman nahi dizuet, bai ondo pasatu dut zuekin, nik asko ikasi dut zuekin, zerbait egin dugula sentitu dut, ez dakit zuek.

Baina...maltzurkeriak ondo prestatu, tortilako pozoinak gustatu zaizkit, zaizkigu, zitzaidan, zitzaigun....baina, jakina, itsaspepinoak, zer pena handia ez dakite hitz egiten!!! ....ala bai???

Ez dakit itsaspepinoa naizen, ez naiz lorea, ez naiz ana, bai beti ez naiz mutua...

Itsaspepinoek ura behar dute bizitzeko....

non zaudete???

 


Utzi iruzkina: