IRUÑEAN KANTUZ

IRUÑEKO KARRIKETAN KANTUZ IBILI NAHI BADUZU, ZATOZ GUREKIN!

Larunbat honetan, beti bezala, Iruñeko karriken barna ibiliko gara, kantari.Eta Sanferminetako giroa somatzen hasia den horretan, uztailaren 3rako ere gomitea eta oharra egiten dizuegu.Uztailaren 3an saio berezia izanen da eta aurreko urteetan bezala arrakastatsua izatea nahi dugu. Horretarako parte hartzea eta batez ere koordinatzea ezinbestekoak dira.Bestalde Riau-Riau eta entzierroetan Sanfermini abesten zaion kanta euskaraz ere abestuko dugu, beraz hasi ikasten: Honatx karaokea: Eta entzierroarena: Entzun arren San Fermin, zu zaitugu patroi, zuzendu gure oinak, entzierro hontan...


Kaixo lagunok, orain hilabete gutxi Leitzako MUSUN baserria erre egin zen,  4 pareta gelditzeraino. Hori horrela izan da herriko talde bat elkartu ginen, baserri, famili honeri laguntzealdea eta zenbait ekitaldi antolagu genituen, txanda honetan Ekainaren 5ean MUSUN BASERRIAREN ALDE, EUSKAL HERRIA KANTUZ!!! antolatu dugu.


KARRIKA GUREA DA

7
No profile photo IRUÑEAN KANTUZ | 2010-05-24 13:22

  Maiatzaren 29an, larunbatean, KARRIKA GUREA DA.Egitaraua12:00etan, Estafeta karrikan barna Karrikan Kantuz, 12:00etan: Mercaderes eta Udal Plazan Muthiko Alaiak dantzari txikiak, Muthiko Alaiak fanfarre txikia eta Muthiko Alaiak dantzari zaharrak, 12:00etan: Muthiko Alaiak peñaren egoitzan.Sukaldaritza tailerra, Donibane Lohitzuneko sukaldarien eskutik.12:45etan, Merkaderes: Karrikan kantuz , 13:30etan, Mercaderes: Muxikoak,14:30ean bazkaria,18:00etan, Udal Plaza eta Mercaderes: Dantza ikuskizuna (Muthiko Alaiak eta Donibane Lohitzuneko Begirale Dantza Taldea), 20:00etan, Mercaderese...


Datorren maiatzaren 22an aurtengo azken maskarada izanen da. Non? Iruñean! Ortzadarrek antolaturik, eta Muthiko Alaiak eta Iruña Taldeak lagunduta, Larraineko dantzariak Iruñera etorriko dira usazko emanaldia gure artean egiteko.Informazio gehiago


Ongi dakizuen bezala, larunbat honetan arratsaldeko 6etan manifa bat abiatuko da Golem zinemetatik. "Nafarroan Euskaraz bizitzeko eskubidea" lelopean Nafarroako euskaldun zein euskaltzale guztiak bildu nahi da, gure eskubideak aldarrikatzeko eta hemen gaudela esateko. Manifa erraldoi eta alaia nahi dugu egin eta horregatik etorriko zareten kantuzale guztioi gurekin biltzeko eskatu nahi dizuegu, elkarrekin abesten joaiteko. Iruñean kantuz ekimenaren logodun ikurra eramanen dugu erreferentzia izateko.Gero, manifari bukaera emateko bi kanta egin behar ditugu, errazak bezain ezagunak:- ikusi me...


euskaraz bizi nahi dut from Euskararen Kontseilua on Vimeo.



Maiatzaren 15ean, NAFARROAN KANTUZ, AEK bestaren barruan   Goizeko 11:30ean Trinitarioseko karpan: KANTUZ (Nafarroako kantuz ekimen guztiak eta euskaltzale oro gonbidatuta) Ordu berean ARDO FERIA izanen da (Nafarroako hainbat upeltegiko ardoa dastatzeko aukera) Jarraian HERRI BAZKARIA. (Txartelak salgai AEKko euskaltegietan, erreserbak: donibane@aek.org 948274160, 607616923) Eta gero DENOK Donibanetik bertatik hasiko den manifestaziora: NAFARROAN EUSKARAZ BIZITZEKO ESKUBIDEA (http://www.blogak.com/maiatzak15)  bertan ere KANTA DEZAGUN!! Ondoren bestak ere ...


Aurreko Iruñean Kantuzen adierazi genuen bezala, maiatzaren lehen larunbata Maiatzaren Lehena jaiarekin batera ez ospatzeko, astebete berandatuko dugu eta maiatzaren 8an eginen dugu. Adi egon eta zabal ezazue, mesedez.


Aurreko mezuan iragartzen genuen bezala eta berandu xamar bada ere, Arrxotapean autobus bat antolatu da Baionara joateko eta bertan bazkaltzeko, 13. urteurrenarekin bat eginez.Oraindik badago tokia bai autobuserako eta bazkaltzeko, beraz inori interesatzen bazaio igor dezala mezu bat edo hots egin dezala.Bazkarirako apirilak 18 igandean izen emateko epea bukatuko da, autobuserako berriz, datorren asteko ostegunean.Gurekin harremanetan jartzeko:948.14.47.06 edo iruneankantuz@kantuzale.net



IRUÑEAN KANTUZ euskaraz abestu nahi duen edonorentzako ekitaldia duzu. 2005eko irailan abian jarri zuten herri ekimenaren sortzaileak honako elkarteak dira: Kantuzaleen elkartea, Muthiko Alaiak, Orreaga, Karrikiri, Euskaldunon Biltoki eta Manexak. Roberto Antzano musikariak bere eskusoinuarekin laguntza itzela ematen digu. Bultzatzaile eta sustatzaile nagusiak zuek zarete, hilero gurekin etortzen zaretenok!!! Gurekin harremanetan jartzeko: 948 14 18 12 iruineankantuz@gmail.com

Azken iruzkinak

Mari

Mari 2011-05-28 22:49 #1

ana lebron

ana lebron 2010-12-12 13:40 #2

2010-05-29 21:20 #4

2010-05-29 21:20 #5