MAIATZA, KANTULOREEN HILABETEA

No profile photo IRUÑEAN KANTUZ | 2011-05-10 11:57
1

"Maiatzean kuku, garagarrillean (ekainean) mutu" dio atsohitzak. Guk kukuok (kantariok) urte osoko emankizuna dugu, udaberrian loratzen bagara ere.
Beste modu batez esanda, maiatza loreen eta eguraldi eguzkitsuaren hilabetea izan da beti. Eta kantuaren hilabetea ere izateko aukera asko du, hilabete osoan zehar han hemenka kantuaren inguruko ekimenak antolatu direlakoz. Baina goazen emeki-emeki zehaztera:

- Maiatzak 7, larunbatarekin IRUÑEAN KANTUZ.

- Maiatzak 8, igandearekin Herri Urrats Senperen. Honatx gonbidapena:
Maiatzaren 8an, Senpereko lakuan iraganen da urtero bezala Iparraldeko Ikastolen aldeko Herri Urrats besta erraldoia.
Urte guziz bezala ere, Baionan Kantuz animatzen duen Tuntuna elkarteak eskainiko du Araba gunean, Herri Urrats Kantuz ekitaldia ordu batak eterditan. (13.30)
Kantuen hitzak banatuak daizke sarreretan, Iparraldeko La Semaine astekariak aterako duen gehigarri berezian.
Beraz anima zaitezte, Iparraldeko Ikastolek eta Euskarak Iparraldean denen beharra baitu. Etorri Senpererat Maiatzaren 8an gurekin kantuz artzerat, hitzak eskuetan.

- Maiatzak 14, Karrikadantza ekimena. Iruñea dantzan jarriko dute. Arratsaldeko 6.30etan Mercaderes karrikan.

- Maiatzak 15, Euskal Eskola Publikoaren aldeko Sortzen Festa. Egun osoko egitaraua. 12.00etan Kantuz bat Boskezilon.

- Maiatzak 21, Kantuzaleen Elkarteak Donostiako Kantujirarekin bat egiteko autobus bat antolatu du. Informazio gehiago izateko: nafarroagaraia@kantuzale.net

- Maiatzak 21, AEK-k urtero bezala karpa bat antolatu dute Trinitarioak orubean. Egitarauan KANTUZ bat antolatu dute 11.30ean, Ardo Feriarekin batera. Informazio gehiago AEK-ko euskaltegietan.

- Maitzak 28, Iruñeko Alde Zaharreko eguna, Aldezar eguna alegia, ospatu behar dute eta beti bezala, eguerdiko 12etan Kantuz bat antolatuko dute, nahi duenak parte har dezan.

Beraz aspertzeko aukerarik ez dugu!!!!

Mari

Mari 2011-05-28 22:49 #1


Utzi iruzkina: