Diskoetan ez dauden kantutegiko abestien audioak emeki-emeki jarriko ditugu hemen zuek entzun eta ikasi ahal izateko. Honatx bat:Txatxamatxalinatxu
Negu gorria heldu dela bistan dago, hotza, elurra eta euri zaparrada handiak izan ditugu. Halere gu, Iruñean Kantuzekook ez gara kokiltzen eta gure bidea jarraituko dugu egiten.2010an sartu bezain laster eta Gabon Zaharreko ajeengandik ihes egin nahian, urtarrilaren 2an karriketara aterako gara gure alaitasuna, kantutegia eta kemenarekin eguraldi txarrari aurre eginez.2010an ere nobedade batzuk izanen dira eta emeki-emeki izanen duzue hoien berri. Beraz adi egon eta kasu egin, zeren 2010eko lehen ateraldian berri baten informazioa emanen zaizue. URTE BERRI ON GUZTIEI ETA ONGI PASA!!!!!!!
Abenduaren 19an, larunbatarekin Oskorri taldeak eta Iruñeko Peñen Federazioak antolaturik, Eguberritako kontzertua eginen dute, Anaitasuna pabiloian, arratsaldeko 19.30etan. Sarrera doanekoa izanen da.Informazio gehiago
2010eko urtarrilaren 2an ere karriketara aterako gara abestera.Euskal Kantuzaleen elkartean kantu lantegiarekin jarraituko dute datorren urtean. Bertan 'Iruñean Kantuz' kantutegia landuko dute jendeak ikas dezan. Hortaz aparte, kantu bakoitzeko azalpen txiki bat ematen da Euskal kulturaren inguruan.
2009. urtea akitzeko abenduaren 5ean, eguerdiko 12etan, Mercaderes karrikan elkartuko gara, beti bezala, eta bertan nobedade batzuen berri izanen duzue. Beraz, adi egon eta larunbat artio!!!Hurrengoa 2010ko urtarrilaren 2an izanen da.
2009ko urrian atera berriak dira Iruñean Kantuz ekimenaren bigarren diskoa eta kantutegia. Kantutegian inoiz abestu ez ditugun kantak agertzen dira (berriak eta ez hain berriak) eta Nafarroako kantutegiari arreta berezi bat eskeini diogu. Bi diskoen kanten letrak ere argitaratu dira bigarren kantutegi honetan. Diskoan, berriz, lehen kantutegian, gorria dena, agertzen ziren 21 kanta sartu dira, estudio batean grabatuta Atarrabia abesbatzaren ahotik Pello Goñiren zuzendaritzapean eta Roberto Lazaro eskusoinuan.Irudia ikusi
Youtubek ez digu uzten erresoluzio handiko bideoak sartzen, profesionalek egin arren. Honatx bigarrena.
Ekaineko saioa grabatu genuen eta hortik bideo batzuk atera. Honatx lehena.
Larunbat honetan, irailak 6, beti bezala, eguerdian eta Mercaderes plazan ekinen diogu ikasturte berriari.Eta datozen hilabetetan izanen dugun egutegia hauxe duzue:Urriaren 4an, azaroaren 8an eta abenduaren 13an.Dena dela pixkanaka-pixkanaka emanen dizuegu argibide gehiago.
Kaixo lagunok, urtero legez, oporretatik bueltan eta berehala ekin diogu gureari. Ikasturte honetan, bistan denez, nobedade handi batekin: BLOGA. Hau tresna bat besterik ez da, guztiondako irekia, ideiak, berriak, argazkiak, bideoak eta bestelako informazioak eta argibideak emateko balioko duena. Emeki-emeki arituko gara osatzen eta betetzen.
IRUÑEAN KANTUZ euskaraz abestu nahi duen edonorentzako ekitaldia duzu. 2005eko irailan abian jarri zuten herri ekimenaren sortzaileak honako elkarteak dira: Kantuzaleen elkartea, Muthiko Alaiak, Orreaga, Karrikiri, Euskaldunon Biltoki eta Manexak. Roberto Antzano musikariak bere eskusoinuarekin laguntza itzela ematen digu. Bultzatzaile eta sustatzaile nagusiak zuek zarete, hilero gurekin etortzen zaretenok!!! Gurekin harremanetan jartzeko: 948 14 18 12 iruineankantuz@gmail.com