2010an ere karrikak berotuko ditugu!
Negu gorria heldu dela bistan dago, hotza, elurra eta euri zaparrada handiak izan ditugu. Halere gu, Iruñean Kantuzekook ez gara kokiltzen eta gure bidea jarraituko dugu egiten.
2010an sartu bezain laster eta Gabon Zaharreko ajeengandik ihes egin nahian, urtarrilaren 2an karriketara aterako gara gure alaitasuna, kantutegia eta kemenarekin eguraldi txarrari aurre eginez.
2010an ere nobedade batzuk izanen dira eta emeki-emeki izanen duzue hoien berri. Beraz adi egon eta kasu egin, zeren 2010eko lehen ateraldian berri baten informazioa emanen zaizue.
URTE BERRI ON GUZTIEI ETA ONGI PASA!!!!!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: