Aurreko urtetan bezala, Sanferminen giroa berotzen den horretan, guk ere Iruñean Kantuz ekimenarekin lagunduko dugu.Urteko zita, gogo parrastada, jendea kementsu eta umoretsu, betiko kantak eta betiko lagunez landa, Iruñera etortzen diren guzti horiek ere izanen dugu bidai lagun.Errepertorioari dagokionez, Riau-Riau eta Entzierrotan Sanfermin sanduari kantatzen zaion abestia, euskaraz noski!!!!. Honatx karaokea: Eta entzierroarena: Entzun arren San Fermin,zu zaitugu patroi,zuzendu gure oinak,entzierro honetan otoi!!BERAZ, EZ AHANTZI!!!!! UZTAILAREN 2AN, MERKADERES KARRIKAN, IRUÑEAN KAN...
"Maiatzean kuku, garagarrillean (ekainean) mutu" dio atsohitzak. Guk kukuok (kantariok) urte osoko emankizuna dugu, udaberrian loratzen bagara ere.Beste modu batez esanda, maiatza loreen eta eguraldi eguzkitsuaren hilabetea izan da beti. Eta kantuaren hilabetea ere izateko aukera asko du, hilabete osoan zehar han hemenka kantuaren inguruko ekimenak antolatu direlakoz. Baina goazen emeki-emeki zehaztera:- Maiatzak 7, larunbatarekin IRUÑEAN KANTUZ.- Maiatzak 8, igandearekin Herri Urrats Senperen. Honatx gonbidapena:Maiatzaren 8an, Senpereko lakuan iraganen da urtero bezala Iparraldeko Ika...
Urtero legez, kristauen aste santuarekin batera data garrantzitsu bat izaten da nafartarren egutegian, Baigorriko Nafarroaren eguna, Basaizea Kultur Batasunak antolaturik. jai handia izaten da eta egitarauan "kantuz" bat sartu dute.Baina bezperan ere hitzordu polita dugu kantuzaleok, Iparraldeko Hiri Nagusian, Baionan. Hona hemen Baionan Kantuz ekimeneko arduradun batek, Gillom Irigoienek igorritakoa:Apirilaren 23an, ospatuko dugu Baionan Kantuz ekitaldiaren 14garren urte muga.Joan den urtean bezala, urte buru hori ospatu nahi ginuke zuekin, egin ahala kantari bilduz Baionan.Egitaraua...
Iruñeko Hizkuntza Eskolako 6. Eustal Tulkur Askearen programazioan, besteak beste, aste honetako ostegunean, apirilak 14, kontzertu/errezital berezi bat antolatu dute Xabier Lete poeta zenaren omenez.Xabier Lete poeta eta kanta anitzen sortzailea, konpositorea, Xalbadorren Heriotzean, Habanera, Izarren Hautsa, eta beste abesti ezagunak, dagoeneko euskal musikagintzaren klasikoak direnak. Antton Valverde pianoan eta Andu Lertxundiren hitzak entzuteko parada ederra izanen dugu.Hizkuntza Eskolako Hitzaldi aretoan izanen da, arratsaldeko 8etan. Sarrera libre eta doan.
Sortzen Ikasbatuaz erakundeak antolaturik, heldu den igandean, apirilak 10, Mendigorria herrian euskararen aldeko jaia egienen da. Honatx kartela eta egitaraua.10:00 Dianak, Mendigorriako txistulariak 10:00 Artisauak10:30 Harrera ekitaldia11:00 Txistorrada eta Sardinada12:00 Joaldunak, Batukada, Trikitilariak, Kantuz...12:00 Gareseko dantzari txikiak13:00 Popi eta Zaratrako pailazoakGoizean zehar puzgarriak eta jolasak14:30 Bazkari herrikoia16:00 Jotak eta bertsolariak16:30 Laiak17:00 Elektrotxaranga 18:00 Tximeleta taldearekin KONTZERTUA20:00 Herria biltzera!
Larunbat honetan berriz ere karrikara ateratzera gonbidatzen zaituztegu, kantuz eta lagun giroan animatzeko.Beti bezala, eguerdiko 12etan, Mercaderes karrikan.Datozen asteetarako beste ekimen batzuen berri emanen dizuegu, betiere euskal kantarekin zerikusia dutenak.
Baionan Kantuz ekimenetik gomita egin digute bertan 14. urteurrena beraiekin ospatzeko. Honatx beraien testua:Agur deneriApirilaren 23an (aste santuko larunbata), ospatuko dugu Baionan Kantuz ekitaldiaren 14garren urte muga.Joan den urtean bezala, urte buru hori ospatu nahi ginuke zuekin, egin ahala kantari bilduz Baionan.Horra egunaren programa - 11etan Lacarre plazan Baionan Kantuz'en hastapena - 11ak30tan jarraipena Piloris plazan - 12etan Bukaera Katedraleko Kalostrapean12ak eta 45 etan aperitiboa karriketan eta 14etan bazkaria Baiona...
Aste honetako larunbatean, martxoak 5, eta ohitura legez, Iruñeko karriketara aterako gara, kanta, poztasuna, alaitasuna eta euskal kulturarekin betetzeko.Gainera, Alde Zaharreko inauteriak direnez, jai giro berezian murgilduko gara.Aurtengo gaia "liburutegia" da eta proposatzen digute mozorraturik etortzea.Dena dela, eta beti bezala, eguerdiko 12etan Mercaderes karrikatik abiaturik, hantxe izanen gaituzue.Eta gogoratu kanta berriak, libuxkan daudenak, baino orain arte abestu ez direnak ere emeki-emeki sartuko ditugula.
Jakina da bizi garen mundu honetan komunikazioa oso garrantzitsua dela, batez ere gu bezalako talde handi bat, behar bezala, armonizatzeko eta dinamizatzeko. Horregatik, hain zuzen ere, blog hau sortu genuen. Orain berriz Facebook-en orri bat sortu dugu komunikazioa askoz eraginkorrago eta azkarragoa izan dadin.Bertan zuen iradokizunak eta iritziak plazaratzeko aukera dago eta horrela guztion artean mundu osoari zabalduko diogu gure mezua.Hauxe duzue facebook-en dugun orria. Momentuz sarrera gutxi du, bainan emeki-emeki elikatzen joanen gara.
Iruñerriko herri eta auzo gehienetan aterako dira kantu taldeak abestera, "aterik ate ohitura zaharra, aurten berritzeko asmoz". Ez galdu aukera eta etor zaitez kantatzera!!!!
IRUÑEAN KANTUZ euskaraz abestu nahi duen edonorentzako ekitaldia duzu. 2005eko irailan abian jarri zuten herri ekimenaren sortzaileak honako elkarteak dira: Kantuzaleen elkartea, Muthiko Alaiak, Orreaga, Karrikiri, Euskaldunon Biltoki eta Manexak. Roberto Antzano musikariak bere eskusoinuarekin laguntza itzela ematen digu. Bultzatzaile eta sustatzaile nagusiak zuek zarete, hilero gurekin etortzen zaretenok!!! Gurekin harremanetan jartzeko: 948 14 18 12 iruineankantuz@gmail.com