ASTEBURU HONETARAKO GOMENDIOAK
Urtero legez, kristauen aste santuarekin batera data garrantzitsu bat izaten da nafartarren egutegian, Baigorriko Nafarroaren eguna, Basaizea Kultur Batasunak antolaturik. jai handia izaten da eta egitarauan "kantuz" bat sartu dute.
Baina bezperan ere hitzordu polita dugu kantuzaleok, Iparraldeko Hiri Nagusian, Baionan. Hona hemen Baionan Kantuz ekimeneko arduradun batek, Gillom Irigoienek igorritakoa:
Apirilaren 23an, ospatuko dugu Baionan Kantuz ekitaldiaren 14garren urte muga.
Joan den urtean bezala, urte buru hori ospatu nahi ginuke zuekin, egin ahala kantari bilduz Baionan.
Egitaraua:
- 11etan Lacarre plazan Baionan Kantuz'en hastapena
- 11ak30tan jarraipena Piloris plazan
- 12etan Bukaera Katedraleko Kalostrapean
12ak
eta 45 etan aperitiboa karriketan eta 14etan bazkaria Baionako
ostatuetan. Arratsalde partean berriz elgarretaratuko gara kantuz kalean
segitzeko.
Apirilaren 23a Bazko bezpera denez, aste buru
horretan daike ere Xingar feria Baionan, jende askorekin kaleetan eta
ostatuetan.
Egun eder baten kantuz elgarrekin pasatzeko manera guziak baditugu.
ONGI PASA!!!!!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: