Atsotitzek beti arrazoia dutelakoan gaude eta heldu den larunbatean ere ikusiko dugu nola.Halere otsailarekin negua ere badator, hotza eta elurra ekarriz, baina guk eutsiko dugu.Gainera larunbatean bi hitzordu ditugu:- Iruñean Kantuz eguerdiko 12etan, Mercaderes karrikan- Arratsaldean Agate Deunaren bezperan Euskal Herriko edozein tokitan jendea kantuz eta puxka eginez aurki dezakezue. Iruñerrian ere eta zenbait auzoetan eta nola ez, Alde Zaharrean koruak aterako dira.Beraz, nahiz eta hotza eta elurra izan, guk gure kantuekin karrikak berotuko ditugu. Hemen uzten dizugu bideo bat letra eta...


Iruñerriko herri eta auzo gehienetan aterako dira kantu taldeak abestera, "aterik ate ohitura zaharra, aurten berritzeko asmoz". Ez galdu aukera eta etor zaitez kantatzera!!!!


Otsailak 4ean, AEK-ko kideekin batera Agate Deuna abestuko dugu Otxarkoagako txokorik txoko. Izan ere, Kepa Enbeita enparantza ( "La Parada") izango dugu topagune. Gurekin bat egin, eta 19:30etatik aurrera kalerik kale abestera gonbidatzen zaituztegu! Animatu ta parte hartu! Zure zain izango gara


Azken iruzkinak