LARUNBAT HONETAKO MANIFAN ERE KANTATZERA GOAZ
Ongi dakizuen bezala, larunbat honetan arratsaldeko 6etan manifa bat abiatuko da Golem zinemetatik. "Nafarroan Euskaraz bizitzeko eskubidea" lelopean Nafarroako euskaldun zein euskaltzale guztiak bildu nahi da, gure eskubideak aldarrikatzeko eta hemen gaudela esateko.
Manifa erraldoi eta alaia nahi dugu egin eta horregatik etorriko zareten kantuzale guztioi gurekin biltzeko eskatu nahi dizuegu, elkarrekin abesten joaiteko. Iruñean kantuz ekimenaren logodun ikurra eramanen dugu erreferentzia izateko.
Gero, manifari bukaera emateko bi kanta egin behar ditugu, errazak bezain ezagunak:
- ikusi mendizaleak
- guk euskaraz, zuk zergaitik ez?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: