LARUNBAT HONETAN IRUÑEAN KANTUZ

No profile photo IRUÑEAN KANTUZ | 2010-06-02 12:51

Larunbat honetan, beti bezala, Iruñeko karriken barna ibiliko gara, kantari.

Eta Sanferminetako giroa somatzen hasia den horretan, uztailaren 3rako ere gomitea eta oharra egiten dizuegu.

Uztailaren 3an saio berezia izanen da eta aurreko urteetan bezala arrakastatsua izatea nahi dugu. Horretarako parte hartzea eta batez ere koordinatzea ezinbestekoak dira.

Bestalde Riau-Riau eta entzierroetan Sanfermini abesten zaion kanta euskaraz ere abestuko dugu, beraz hasi ikasten:


Honatx karaokea:

Eta entzierroarena: Entzun arren San Fermin, zu zaitugu patroi, zuzendu gure oinak, entzierro hontan otoi!!


Utzi iruzkina: