Kepek ez dauka zerikusirik Phnom Pennekin. Phonm Penneko zikinkeria eta zarata pasaia tropikal eta lasai bihurtzen dira kostaldeko herri txiki honetan.Hondartza ere badu baina hondar gutxikoa eta zikina. Edozin modutan, hondartza da, eta Tailandiako Golkoan bainatzearen ideia pila bat erakartzen gaituenez uretan sartzen gara Phnom Penneko zikinkeri guztiaz libratu nahi izango bagenu bezala. Funtzionatzen du, tzapuzoia eta gero hobeto sentitzen baikara.Kepen beste ezagarri bat mariskoa da. Marisko ugari dago. Hori dela eta, mariskeriak ere ugariak dira. Arratsaldean horietako b...
Phnom Pennen behin iritsitakoan lehenengo sentzasioak kaosa eta zikinkeria dira. Trafikoa adibidez erabat anarkikoa da. Izan ere, era guztietako ibilgailuak daude, eta denak norazezean dabilatzala dirudi. Gainera, abiadura motelean abiatzen dira ibilgailu guztiak, errepidea marmoken banku bat irudikatuz. Zabor usaina ere oso nabarmena da kale askotan, bereziki merkatuen ondokoetan. Bertan agerian dago janari ustela, poltsak eta konteinerrak herri garatuei utziz.Phnom Pennek fama txarra dauka. Batzuk Asiako hiri arriskitsuenetakoa dela diote. Interneten zientoka dira datu...
Gaur goizean normalean baino askoz lehenago jaiki behar izan dut pisuzko arrazoi batengatik. Angkorreko jauregia egusentian bisitatu nahi dugu. Antza denez izugarri erakargarria da tenplu nagusia bere atzetik eguzkia ateratzen den momentua.Zonbi egoeran banago ere Angkorreko marabilaz gozatzeko prest nago. Gainera, eguraldi argitsua izango dugula esan digute, argazki ederrak ateratzeko ezinhobea.Angkor aldera abiatu gara tuk-tukean, eta Angkor jauregian egin dugu lehenengo parada. Turistez beteta dago. Denak prest daude egusentiaren argazki onenak ateratzeko.Ondoren, Bayon ...
Siem Rapen gaude, ohetik jaiki berriak. Gaur berandu jaiki gara, atzo gauean oso nekatuta iritsi ginelako hainbeste bulta eta gero. Egia esan, ez daukagu planik. Angkorrera joateko indarrik ez daukagu. Baina, Kanbodiari buruzko guidan Siem Reap inguruan ur gaineko herri bat dagoela irakurri dut, eta pentsatu dut interesgarria izan daitekeela jende horren bizimodua ezugutzea.Hostelekoek harremanetan jartzen gaituzte hara joateko guida batekin. Harek tuk-tukean eramango gaitu lakuraraino, eta han bote bat hartuko dugu ur gaineko herrira joateko.Herri flotantea ikaragarria da...
Taxian gabiltzala taxistak kotxea gelditzen du bat-batean argi gabeko zona batean. Ondoren, taxitik jaisten da. Susmagarria iruditzen zait. Zer arraio egiten ari da? Errepide ertzetatik bueltaka hasten da botila huts bat eskuan edukita. Gero eta susmagarriagoa da. Kanbodiako taxistekin gertatutako istorio beldurgarriak irakurriak ditut. Istorio horietariko protagonistak ez ote garen pentsatzen hasten naiz. Zorionez oker nago, taxistak retrobisoreak garbitu nahi ditu eta ur bila zebilen errepide alboetan euri uraz formatzen diren putzuetan.Gertaera honen ondoren taxista gurekin hizketan hast...
Gaurko eguna oso estresantea izan da. Banekien hasieratik estresantea izateko aukera asko zituela, eta aurreikuspenak bete dira zoritxarrez. Zazpitatik Hamaikak arte garraiatzen pasatu baitugu denbora gehiena. Hau da, goizetik gauera arte errepidean. Helburua Siem Reapera ailegatzea zen. Badakizue, Angkor hiritik gertu dagoen herria.Ideia bat har dezazuen: Metroz eta sky-trenaz bus estaziora ailegatu gara. Han pare bat ordu itxaron behar izan dugu Araniara eramango gintuen autobusa hartzeko. Araniara heltzean tuk-tuk bat hartu dugu mugara eraman gaitzan, baina bat bapatean txoferrak taberna...
Gaur ere sargori izugarria dago kalean. Gainera, toki guztietan aire-girotua piztuta dutenez, hezetasun giroa nazkagarriagoa egiten du bat bateko kontraste horrek. Hori dela eta, hiritik mugitzeko tuk-tuka aukera ezin hobea da. Tuk-tuka kotxe eta motorraren arteko hibrido bat da. Aurrekaldean gidaria doa, eta atzekaldean bidaiariak. Esertzeko bi banku dauzka, eta alboetan ezer ez dagoenez aire freskoa sartzen da katxarroak abiadura hartzen duenean. Dudarik gabe, pila bat eskertzen da aire fresko hori.Tuk-tuk bat hartu dugu, eta txoferrak tour turistiko txiki bat egitea proposat...
Afaltzeko ordua da. Oraingoan Kanadako lagun batekin nago -nire abentura apuntatu dena-, eta ez dakigu nora joan afaltzera. Orduan, kalera ateratzea eta gustuko txiringitoren bat ikusitakoan horra sartzea erabakitzen dugu. Bat-batean, hotelean inguruan gabiltzala, taxista bat hurbiltzen zaigu afaltzeko toki zoragarri bat eskainiz. Hasieran zalantzan gaude timo bat ez ote den izango. Baina nekatuta eta gosetuta gaudenez baietz esaten diogu. Itsaskitegi (Mariskeria) itxura duen toki batera eramaten gaitu. Tokia ez dago gaizki, eta jateko mariskoa bizirik eta ikusgai dago ate ondok...
Bangkokeko aireportuan nago taxia hartzeko ilaran. Nere txanda da, eta taxista irribarretsu bat etortzen da niregana. Hotelaren izena esaten diot, eta joko bat izango balitz bezala taxista irribarretsua eta biok abiatzen gara hotelera. Hori bai, motorea martxan jarri aurretik taximetroa jar dezala eskatzen diot. Tipoa penatuta aktibatzen du. Hala ere, handik gutxira irribarretsu jarraitzen du.Zortea eduki omen dugu eta trafiko gutxi dago. Bistak ez dira zoragarriak, errepidea eta alboko etxe batzuk eta mendebaldarren antza duten tailandiarrak agertzen diren iragarki erraldoiak.Taximet...
Hona hemen bidaia hasitakoan lehenengo testimonio, mezua izateko material nahikorik ez ote den nagoelako. Dena dela, anektoda txikiak pixka bat apainduz gero beti kontatu daitezke istorio politak. Pelikula batean entzun nuen bezala jendeak nahiago izaten du mitoa sinistu egia baino. Beraz, hemendik aurrera ez mitifikatu nik kontatutako istorioak.Hasieran ez dut aipatu, baina mezu hau hegazkinean idazten ari naiz. Edaria zerbitzatu digute, eta garagardo bat degustatatzen ari naizen bitartean, zeozer idazteko momentu ezin hobea izan zitekeela pentsatu dut. Pena da hegazkinaAir Francekoa...