Afaltzeko dirurik ez?

indotxina 1456147859633 Indotxina da tokia... | 2008-11-03 12:21
2

Afaltzeko ordua da. Oraingoan Kanadako lagun batekin nago -nire abentura apuntatu dena-, eta ez dakigu nora joan afaltzera. Orduan, kalera ateratzea eta gustuko txiringitoren bat ikusitakoan horra sartzea erabakitzen dugu. Bat-batean, hotelean inguruan gabiltzala, taxista bat hurbiltzen zaigu afaltzeko toki zoragarri bat eskainiz. Hasieran zalantzan gaude timo bat ez ote den izango. Baina nekatuta eta gosetuta gaudenez baietz esaten diogu.

Itsaskitegi (Mariskeria) itxura duen toki batera eramaten gaitu. Tokia ez dago gaizki, eta jateko mariskoa bizirik eta ikusgai dago ate ondoko apal batzuetan. Txangurroren antza duen bat aukeratzen dut, eta barrura sartzen gara.

Handik eta gutxira txangurro egosia, txikitua eta saltsa batekin nahastuta ekartzen digute. Goxoa dago.

Sorpresa ordaintzerakoan iristen da, nahiko dirurik ez daukagula konturatzen garenean. Gainera, prezioa ikaragarri altua da gure ustez. Orduan konturatzen gara txangurroa 100 gramoka saltzen dela, ez aleka.

Azkenean, jatetxekoek proposatzen digute hango langile bat hotelera gurekin joatea, eta hara iristean dirua hari ematea. Ze lotsa!

Sukran

Sukran 2008-11-09 16:20 #1

Jasaur, Jasaur.... "Bai sakela, bai patrika.....no hay pela, aunque sea rica" Tailandiarrak
zu ezagutzen hasi dira, jajajaj.... Ia ba espabila! (Su ta Gar)
Oteizaren jarraitzalea ematen duzu, beti bolsilioa hustua, inoiz ez
betetzen.

Niri gustatu zitzaidan jatetxe bat "Cabbagge&Condoms" izan zen.
Elegante, berezi eta prezio onakoa. Sarreran preserbatibo bat oparitzen
dizute, ta irekia da, argi leunez beteta.

Gabeko Azokan ere bokado bat sartzeko leku interesgarriak gogoratzen
ditut. Eta bazegoen Merkatal Zentru bat, 5-7 pisutakoa, ongi bazkalteko
eta lokalak miatzeko.

Bangkok oroimenean.

Ainara

Ainara 2008-11-09 19:04 #2

Aupa Xabiertxo!! Earra blogan ideie guk hemendik zure abenturak jarraitzeko. Nei oporrak bukau zatxit ta biher lanea... Zure berrixen zai eongo gea! Ondo pasauuuuu

Utzi iruzkina: