Taxista maltzurrak edonon

indotxina 1456147859633 Indotxina da tokia... | 2008-11-03 12:20
1

Bangkokeko aireportuan nago taxia hartzeko ilaran. Nere txanda da, eta taxista irribarretsu bat etortzen da niregana. Hotelaren izena esaten diot, eta joko bat izango balitz bezala taxista irribarretsua eta biok abiatzen gara hotelera. Hori bai, motorea martxan jarri aurretik taximetroa jar dezala eskatzen diot. Tipoa penatuta aktibatzen du. Hala ere, handik gutxira irribarretsu jarraitzen du.
Zortea eduki omen dugu eta trafiko gutxi dago.  Bistak ez dira zoragarriak, errepidea eta alboko etxe batzuk eta mendebaldarren antza duten tailandiarrak agertzen diren iragarki erraldoiak.
Taximetroari begiratzen diot behin eta berriro, eta konturatzen naiz kontagailua ez dela aurreratzen. Bat-batean taxistak esaten dit hondatu egin dela, eta barre batzuk botatzen ditu berriro. Kaguen zotz kabroi honek ziria sartu didala pentsatzen dut. Orain regatzea tokatzen da. Orduan, Marokon ikasitako teknikak erabiliz prezio ona lortzen dut. Hotelera iritsi eta nire gauzak igotzen ditut nire gelara. Egiten dudan lehenengo gauza dutxa bat hartzea da, Bangkoken kriston hezetasuna dago eta.

Sukran

Sukran 2008-11-09 16:02 #1

Ordun Marokora bidaiatzen den jendea erregateoa ikastera doa! Kale
salerosketaren eskola nagusia Casablanca, Marrakech, Fez eta bertzeak.
Normalean aireportuetan taximetrorik ez dute erabiltzen, farang
helduberriei diru dexente ateratzeko unerik egokiena dela eta. Nik
bertan salneurria negoziatzen det kotxian sartu baino lehen.
Aireportuko tragua pasa ta gero, taximetroa erabilgarria ta
garrantzitsua eginen da guretzat.

Deigarria oso Mendebaltasunariko kultoa. Indian edota Japonian bezala,
aktore ta modelo askoren itxura bertze latitudekoa da. Beckham izan
daiteke bilatutakoa, nahi izandako.

Arraza polita Thai-a, emakumeak ta gizonezkoak. Umeak jainkotasunaren
aldamenean paratuko nituzke: ederrak, irribarretsuak, alaiak....
Beraiek protagonistak.

Alia antzeko neskatil zoragarriek begirada erakargarriak gurutzatuko dituzte zurekin - "Sawdee kap!"-.

Utzi iruzkina: