Indotxina da tokia...

Ibilbidea

indotxina 1456147859633 Indotxina da tokia... | 2008-10-14 12:47

Bidaia bakoitza egin aurretik pentsatzen dudan lehenengo gauza ibilbidea da. Normalean saiatzen naiz ikustea merezi duten toki guztiak zeharkatzen bide luburrena jarraituz. Horretarako, Interneten edota bidaia gidetan bilatzen dut horri buruzko informazioa. Interneten adibidez badago web-gune bat nere biadai guztiak planifikatzeko erabiltzen dudana. Virtualtourist du izena, eta bertan aurki daitezke munduko herrialde, hiri, herri askori buruz bidairi anonimoek egindako iruzkinak -web 2.0 filosofia jarraituz-. Gainera iruzkinak gaika daude sailkatuta, beraz informazio konkretua topatzeko oso...


Jende askok ez dio garrantzirik ematen, baina denborarekin bidaia batean gustora egoteko puntu garrantzitsunenetakoa dela ikasi dut. Motxilaren tamainaz ari naiz. Bidaia motaren arabera eduki dezake garrantzia gehiago edo gutxiago noski. Baina, ia ziur motxila aukeratu bada ekipajerako euskarri moduan bidaia mugitua izango dela, eta pare bat egunero edo tokiz aldatu beharko dugula. Hau da, gauzak motxilan sartu beharko ditugula, autobusak edo beste era bateko ez dakit zenbat garraio kolektibo hartu beharko ditugula motxila gure gainean edukita, eta gure destinora ailegatutakoan alojamendua ...


Estrenatuko dut bloga bere sorreraren arrazoia azalduz. Zehazki, Tailandia eta Kanboiaren zehar egin behar dudan bidaian gertatutakoaren berri emateko sortu dut blog hau. Beraz, hara joan aurretik ez dut kontatzeko gauza handirik. Bidaiarako prestatzen ari naizen gauzei buruz hitz egin dezaket akaso, edo urruneko eremuei buruz bildu dudan informazioaz -gauza bitxiak aurkitu ditut eta-. Dena den, hurrengo sarrarerako utziko dut, inagurazioko sarrera izateko gehiegi luzatzen ari naizela sentsazioa daukat eta.Hurrena arte.