Ibilbidea

indotxina 1456147859633 Indotxina da tokia... | 2008-10-14 12:47

Bidaia bakoitza egin aurretik pentsatzen dudan lehenengo gauza ibilbidea da. Normalean saiatzen naiz ikustea merezi duten toki guztiak zeharkatzen bide luburrena jarraituz. Horretarako, Interneten edota bidaia gidetan bilatzen dut horri buruzko informazioa. Interneten adibidez badago web-gune bat nere biadai guztiak planifikatzeko erabiltzen dudana. Virtualtourist du izena, eta bertan aurki daitezke munduko herrialde, hiri, herri askori buruz bidairi anonimoek egindako iruzkinak -web 2.0 filosofia jarraituz-. Gainera iruzkinak gaika daude sailkatuta, beraz informazio konkretua topatzeko oso ondo dago antolatuta. Lehen aipatu bezala baidai guidak ere informazio iturri interesgarriak dira. Batez ere, eramangarriak direlako.
Bada, bidaia honetarako pentsatu dudan ibilbideak honako etapak ditu:

  • Bangkok: Zer esan behar dizuet Bagkoki buruz.
  • Kao Chan: Kanbodia ondoan dagoen Tailandiako irla zoragarria.
  • Sihanoukville: Kanboidako kostaldeko hiri bat.
  • Kampot: Kanboiako kostaldeko hiri bat. Bokor parke nazionala oso gertu dago.
  • Phnom Penh: Kanbodiako hiriburua.
  • Kompong Thom:
  • Siem Reap (Angkor): Angkorreko tenplu mitikoak.


Utzi iruzkina: