Egan lo egin aldera
Hona hemen bidaia hasitakoan lehenengo testimonio, mezua izateko material nahikorik ez ote den nagoelako. Dena dela, anektoda txikiak pixka bat apainduz gero beti kontatu daitezke istorio politak. Pelikula batean entzun nuen bezala jendeak nahiago izaten du mitoa sinistu egia baino. Beraz, hemendik aurrera ez mitifikatu nik kontatutako istorioak.
Hasieran ez dut aipatu, baina mezu hau hegazkinean idazten ari naiz. Edaria zerbitzatu digute, eta garagardo bat degustatatzen ari naizen bitartean, zeozer idazteko momentu ezin hobea izan zitekeela pentsatu dut. Pena da hegazkinaAir Francekoa izanda internet konexirik ez edukitzea, entzunda baineukan Air France-ko hegazkinetan internet edo telefoniarako konexioak jartzen hasiak zirela. Taliban batzuk blog filosofia apurtzen dudala esango badute ere off-line igo beharko dut. Segur aski bihar hoteletik, Euskal Herritik daramadan gazta zoragarria probatzen dudan bitartean. Zoragarria eta erdi polizoia Pariseko aireportuko segurtasun kontrolean susmoak piztu dituelako. Poltsaren barruko guztia erakutsi behar izan diet. Nere ustez, hainbeste botika ikusi dutenean pentsatu dutela gaixo honi utziko diogu pasatzen.
Telebista piztu dute orain. Maradona erregaitza agertzen da. Argentinako selekzioak entrenadre fitxatu omen du. Denak izango bagenu bizitza honetan Maradonak aukera adina.
Ea afaltzeko zer ematen diguten. Afal ostean lo egin, eta esnatu orduko Bangkoken. Ojala!
Iruzkinak
Sukran 2008-11-09 15:41 #1
Xelebre ta polita egiten zait zure barneko sensazioiak eskuaraz
plazaratzea. Leize-biztanleen hizkuntz honek batzuek erraten zuten
bainan errekorridu gehigo daukala badirudi: "Taupadak eskribitu,
barrenin garbitu" (Mieloxin)

"Charles de Gaulle" aireportua argitsua ta zabala da, oso atsegina.
Haunditzetan bizi izan naiz hortikan -nere bizitzaren zati bat-ta
abentura hasteko oso leku aproposa bihurtzen da.

Besarkada.

Utzi iruzkina: