Motxilaren tamaina

indotxina 1456147859633 Indotxina da tokia... | 2008-10-11 14:32

Jende askok ez dio garrantzirik ematen, baina denborarekin bidaia batean gustora egoteko puntu garrantzitsunenetakoa dela ikasi dut. Motxilaren tamainaz ari naiz. Bidaia motaren arabera eduki dezake garrantzia gehiago edo gutxiago noski. Baina, ia ziur motxila aukeratu bada ekipajerako euskarri moduan bidaia mugitua izango dela, eta pare bat egunero edo tokiz aldatu beharko dugula. Hau da, gauzak motxilan sartu beharko ditugula, autobusak edo beste era bateko ez dakit zenbat garraio kolektibo hartu beharko ditugula motxila gure gainean edukita, eta gure destinora ailegatutakoan alojamendua topatzeko ez dakit zenbat buelta eman berhako ditugula motxila putarekin gure bizkarraren gainean. Beraz, aipatutako situazioak eta esan gabe utzi ditudan beste zenbait ahalik eta ondoen pasatzeko motxila ez oso handiak eramatea gomendatzen dut. Ni agian oso muturrekoa naiz kontu honekin, eta seguraski muturreko egoerak bizi izan ditudalako motxilaren tamaina errudun delarik. Oraindik, oso gogoan daukat Tokioko metroan goizeko ordu punta batean bizi izandako experientzia.
Bidaia honetarako bi motxila eramatea pentsatu dut. Bata 25 litrokoa -handia-, eta bestea 20 litrokoa -txikia-. Eskolako umeek eramaten dituztenen tanterakoak, baina txangozaleentzako mobidekin. Zuetako butzuk txikiegiak direla pentsatuko duzue. Baina, kontuan hartzen badugu Indotxinan kriston beroa dagoela urte osoan, ekipajea dexente murrizten da.


Utzi iruzkina: