Poipet
Gaurko eguna oso estresantea izan da. Banekien hasieratik estresantea izateko aukera asko zituela, eta aurreikuspenak bete dira zoritxarrez. Zazpitatik Hamaikak arte garraiatzen pasatu baitugu denbora gehiena. Hau da, goizetik gauera arte errepidean. Helburua Siem Reapera ailegatzea zen. Badakizue, Angkor hiritik gertu dagoen herria.
Ideia bat har dezazuen: Metroz eta sky-trenaz bus estaziora ailegatu gara. Han pare bat ordu itxaron behar izan dugu Araniara eramango gintuen autobusa hartzeko. Araniara heltzean tuk-tuk bat hartu dugu mugara eraman gaitzan, baina bat bapatean txoferrak taberna batera eraman gaitu. Bertan bisadoa egiteko aukera eskaini digute tipo arraro batzuk, horietako batzuk drogatuta zeuden. Asko insistitu badigute ere ezetz esan diegu. Giroa arraro bihurtzen ari zen. Ondoren, txoferra ustezko Kanbodiako kontsulatu batera eman baikaituzte. Han ere jendeak pinta arraroa zeukan baina ez dugu beste erremediorik izan eta bisadoa egin dugu. Hala ere, timo bat zela sentsazioa neukan nik oraindik.
Muga zeharkatzen dugunean hostelak bidalitako txoferrak azaltzen digu timatu digutela eta bisadoa mugan bertan egin behar guenela merkeagoa zen eta. Baina nik ez dakit zeini sinistu, hemengo kontu guztiak mafia txikiek eramaten dituzte, eta bakoitzak bere interesak dauzka eta. Azkenan, taxia hartu dugu, eta Siem Reap aldera abiatu gara errepide moduko bide batetik.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: