Angkor
Gaur goizean normalean baino askoz
lehenago jaiki behar izan dut pisuzko arrazoi batengatik. Angkorreko
jauregia egusentian bisitatu nahi dugu. Antza denez izugarri
erakargarria da tenplu nagusia bere atzetik eguzkia ateratzen den
momentua.
Zonbi egoeran banago ere Angkorreko
marabilaz gozatzeko prest nago. Gainera, eguraldi argitsua izango
dugula esan digute, argazki ederrak ateratzeko ezinhobea.
Angkor aldera abiatu gara tuk-tukean,
eta Angkor jauregian egin dugu lehenengo parada. Turistez beteta
dago. Denak prest daude egusentiaren argazki onenak ateratzeko.
Ondoren, Bayon izeneko tenplura goaz,
Hau ere oso polita da . Paretetan inkrustatuta dauzkan aurpegiak
ezagunak egiten zaizkit. Nonbaiten ikusia daukat. Tom Raider
bideo-jokuan uste dut.
Jarraitzen dugu tenploak ikusten
etengabe. Batzuk besteak baina ikusgarriagoak, baina denak batera
multzo arkitektoniko eder baten parte ordezkaezinak dira.
Bestalde, tenplo atarietan saltzaile
nekaezinak daude. Umeak dira gehienak, eta hasieran astun xamarrak
ematen duten arren haiekin bromeatzen eta hitz egitenez gero oso
jatorrak gertatzen dira.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: