Ur gaineko herrian
Siem Rapen gaude, ohetik jaiki berriak.
Gaur berandu jaiki gara, atzo gauean oso nekatuta iritsi ginelako
hainbeste bulta eta gero. Egia esan, ez daukagu planik. Angkorrera
joateko indarrik ez daukagu. Baina, Kanbodiari buruzko guidan Siem
Reap inguruan ur gaineko herri bat dagoela irakurri dut, eta pentsatu
dut interesgarria izan daitekeela jende horren bizimodua ezugutzea.
Hostelekoek harremanetan jartzen
gaituzte hara joateko guida batekin. Harek tuk-tukean eramango gaitu
lakuraraino, eta han bote bat hartuko dugu ur gaineko herrira
joateko.
Herri flotantea ikaragarria da. Jendea
lakuaren gainean eraikitako etxeetan bizi da. Umeak alde guztietatik
ikusten dira. Batzuk kanoa lasterketetan. Beste batzuk aldiz bere
etxeetatik pasatzen den guztiak saludatu eta kontenplatzen dituzte.
Irribarreak besterik ez dira ikusten.
Bitartean, heldu gehieneak arrantzan
ari dira lakuako beste tokiren batean.
Etxe batera igo gara, eta han bertan
harrapatutako arrai bat eta ganbak bazkaldu ditugu.
Ondoren, baso murgilduan sartu gara.
Oraingoan kanoa estu baten gainean non ezin garen gehiegi mugitu
uretara erori ez gaitezen. Ikaragarri polita da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: