Phnom Penn
Phnom Pennen behin iritsitakoan
lehenengo sentzasioak kaosa eta zikinkeria dira. Trafikoa adibidez
erabat anarkikoa da. Izan ere, era guztietako ibilgailuak daude, eta
denak norazezean dabilatzala dirudi. Gainera, abiadura motelean
abiatzen dira ibilgailu guztiak, errepidea marmoken banku bat
irudikatuz. Zabor usaina ere oso nabarmena da kale askotan, bereziki
merkatuen ondokoetan. Bertan agerian dago janari ustela, poltsak eta
konteinerrak herri garatuei utziz.
Phnom Pennek fama txarra dauka. Batzuk
Asiako hiri arriskitsuenetakoa dela diote. Interneten zientoka dira
datu hori ematen duten albisteak. Turistek ere atrako ugari sufritzen
omen dute. Dena dela, gaizkile gehienak gauez eta kanpoaldetan
mugitzen dira. Beraz, ez dago kezkatzeko motiborik. Guri dagokizunez,
ez dugu problemarik izan inorekin, eta jendea -baita sailtaileak
edota taxsitak ere- ez dira beste hirietakoak bezain astunak eta
kabroiak (adib. Marraketx, Istanbul...) .
Arkitektura ere kaotikoa da, frantses
estiloko etxe zaharkituak etxe erdi suntsituekin tartekatzen dira.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: