Taxista monjea
Taxian gabiltzala taxistak kotxea gelditzen du bat-batean argi gabeko zona batean. Ondoren, taxitik jaisten da. Susmagarria iruditzen zait. Zer arraio egiten ari da? Errepide ertzetatik bueltaka hasten da botila huts bat eskuan edukita. Gero eta susmagarriagoa da. Kanbodiako taxistekin gertatutako istorio beldurgarriak irakurriak ditut. Istorio horietariko protagonistak ez ote garen pentsatzen hasten naiz. Zorionez oker nago, taxistak retrobisoreak garbitu nahi ditu eta ur bila zebilen errepide alboetan euri uraz formatzen diren putzuetan.
Gertaera honen ondoren taxista gurekin hizketan hasten da. Bere bizitza eta Kanbodiako bitxikeri batzuk kontatzen dizkigu. Monjea izandakoa da tipoa, eta nabaritzen zaio modu lasaian hitz egiten duelako. Hasieran erlijioaz hitz egiten dugu pixka bat. Budismori buruzko informazioa emt Musulmanei buruz galdetzen diodanean gaiztoak direla erantzuten dit zalantzarik gabe. Osaba bin laden jartzen du adibide.
Bere dietari buruzko datu batzuk ematen dizkit. Denetatik jaten du. Baina Kanbodian denetik esan nahi du denetik. Txakurrak, kirkilak, arratoiak, saguak. Sauen eta txakurren artean zein den gehien gustatzen zaion galdetzen diot konbersazioa bide subrealisetatik jotzen duelarik. Saguak nahigo ditu, brasan erreta oso goxoak omen dira. Gainera txakurra garestia da. Edozein modutan, anekdota dibertigarria badirudi ere, jende honen pobrezia erakusten du argi eta garbi. Miseriaren erreflexua da.
Gaua da eta errepide ertzean gizon argal bakartiak ikusten dira ertzetatik ibiltzen noizbehinka. Kainabera bat, linterna bat buruan eta galtzontzilo bat jantzita besterik ez dute. Taxistak arrantzaleak direla esaten digu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: