Kep
Kepek ez dauka zerikusirik Phnom
Pennekin. Phonm Penneko zikinkeria eta zarata pasaia tropikal eta
lasai bihurtzen dira kostaldeko herri txiki honetan.
Hondartza ere badu baina hondar
gutxikoa eta zikina. Edozin modutan, hondartza da, eta Tailandiako
Golkoan bainatzearen ideia pila bat erakartzen gaituenez uretan
sartzen gara Phnom Penneko zikinkeri guztiaz libratu nahi izango
bagenu bezala. Funtzionatzen du, tzapuzoia eta gero hobeto sentitzen
baikara.
Kepen beste ezagarri bat mariskoa da.
Marisko ugari dago. Hori dela eta, mariskeriak ere ugariak dira.
Arratsaldean horietako batera joan gara, eta egia esan mariskoa oso
goxoa dago.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: