Gernikarrrak

Astrako gaztetxean punk jaialdia ospatu zen pasaden larunbatean hainbat talderen parte hartzearekin. Ekimena Londresen ospatzen den Holiday izeneko jaialdia bezalako punk gau bat egitea zen, baina maila apalago batean. Bertara bost talde gonbidatu zituzten, Disorder hits, golpe de estado, los rechazados, street girls eta sospechosos izenekoak. Gaua goiz hasi zen, 8ak inguruan lehen taldeak jaialdiari hasiera eman zihola. Eguraldi hotza edo ordua medio, ez zen jende gehiegi izan, 20 pertsona inguru, hasiera batean. Gainera gaztelekua handia izanez eta jende gutxi egonez, barruan egiten zuen ...


Frantziako poliziak atxilotu eta ia hiru astera, Espainiak Borxa Urberuaga gernikarraren aurka eskatutako euroaginduaren inguruko audientzia izan  zen azaroaren 13an, asteartean,  Paueko epaitegian. Fiskaltzak gernikarraren espainiaratzea eskatu zuen, duela urte batzuk Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra bete dezan. Defentsak, bere aldetik, balizko entrega hori ez onartzea eskatu dio epaileari. Horrek, hala ere, ez du oraindik euroaginduaren inguruko erabakirik hartu. Ebazpena datorren asteko martitzenean emango du jakitera.  


Bihar bukatuko da antzerki eskolan izena emateko epea; klaseak laster hasiko dira. Beatriz Loreti (Buenos Aires-Argentina-, 1952) argentinarra Gernika-Lumon bizi da. Bere jaioterriko antzerki talde independente batean hamabi urte eman zituen lanean. Zuzendari-laguntzailea izan ostean hiru antzezlan zuzendu ditu. Nola sortu da Astrako antzerki eskola? Kasualitate bat izan da. Hona etorri eta Astratik pasatzen nintzenean gazteek proiekturen bat zutela ikusten nuen. «Antzerki tailer bat sortu behar badut bertan egingo dut», pentsatu nuen. Semearen bitartez jarri nintzen Astrako gazteekin harr...


Pasaden ostiralean jaietan txosnetan parte hartu zutenen aldeko afaria ospatu zen. Bertara 150 pertsona inguru hurbildu ziren, Harizpe elkartean ospatu zen ekimenean. Elkarteratzea astra gaztetxea, euskal herrian euskaraz eta arrano tabernak antolatua zegoen eta Gernikako azken jaietan lanean aritu ziren guztientzat zuzendua zegoen. Berdin zion gutxieneko ordu kopuruak edo lan egindako mailak, bere helburua txosnak funtzionatzea posible egin zuten guztiei omenaldi txiki bat egitea zen. Parte hartu zuten guztiek bost euro ordaindu behar izan zuten, baina ordainetan bapo afaltzeko aukera eduk...


Gernika Gogoratuzek V Kultura Artekotasunaren ingurukomintegi-tailerra antolatu du azaroaren 14 eta 15erako.Aurtengo ikastaroa ondorengo hau izando da:  "Kultura Artekotasuna etaGarapen komunitarioa. Pertsona guztientzako eta pertsona guztienarteko integrazio on baterako"  eta Mirtha Cucco Garcíak dinamizatukodu. Mirtha  Marie Langer Osasun Komunitarioaren Garapen ZentroarenZuzendaria da. Zure parte-hartzea oso garrantzitsua da Mintegi-tailerra aberastekoeta Gernika-Lumoko eta Busturialdeko kultura artekotasunaren etaelkarbizitzaren inguruko sarea sendotzeko. Ikastaroa k...


Ertzaintzak kargatu egin zuen, eta hainbat kontainerri su eman zieten protestagile batzuek. Ertzaintzako prentsa zerbitzuak jakitera eman duenez, pertsona bat atxilotu zuten, "kale istiluetan parte hartu duelakoan". Gernika-Lumoko ertzain-etxera eraman zuten atxilotua. Istiluak sortu ziren asteartean Gernika-Lumon, Ricardo Saenz de Ynestrillas ultraeskuindar espainiarraren etorreraren inguruko protesten eta segurtasun neurrien artean. Ertzaintzak kargatu egin zuen protestagileen aurka, eta 'Faxistak kanpora' zioen pankarta bat kendu zioten eskuetatik. Protesta egiten ari zirenetako batzuek ...


Urriaren 29an, Urriko Azken Astelehena ospatu zan  gure herria dan Gerniken. Urteak dira, hau ospatzen hasi zala, baina bere jatorrira joz gero, gitxik jakingo dabe nundik datorren. Baserritarren eguna da, honek herrira bajatzen ziran euren produktuegaz ta kalean saltzen ebezen, gehienak ekologikoak izaten zirelarik. Geur egun, egoera ezberdina da. Milaka eta milaka pertsona hurbiltzen dira, kaleetan makina-herramientak egoten dira ikusgai, artisautzako feria be pasilekuan, esan bezala baserritarrak kalean euren ortuko uztak saltzen, beste batzuk plazan... Egun handia Gerniken. Gazteok...


Ikastaro hauen bidez, aisialdirako heziketa proposamena egin nahi du Gazte Asanbladak. Izan ere, aisialdia ez da axolagabea izateko tarte bat, sistemak sinestarazi nahi digun moduan. Aisialdia norbera trebatzeko eta pertsona moduan hazteko tartea ere bada. Ikastaro guztiak doan izango dira. DESKARGATU ESKUORRIA Izena emateko lekua: Astrako barra edo ikastraroak@gmail.com helbidea. Izena emateko azken eguna: ikastaro bakoitza hasi baino astebete lehenago. Informaziorako telefonoa: 627 17 44 72 (Leire) edo 94 625 64 93 (Astra) SUKALDARITZA (martitzenetan)  Sukaldaritza ikastaroan hiru...


Ekitaldiz Ekitaldi

gernikarrak 1456133220994 Gernikarrrak | 2007-11-04 16:58

 Asteburu luzea eta ederra izan dugu. Barikutik hasita, Iparragirre Musika Elkarteko lokaletan kontzertuak izan ziren: Caries bermeotarrak eta Compadres Muertos mexikarra. Ez zen jende asko bildu, baina famili arteko giro bikaina izan zen. Ezin dugu ahaztu, egun berean txapelokerrek Astrara egindako bisitaldia. Orain ere ez daukagu inolako zalantzarik: ALDE HEMENDIK! Zapatuan Proiektuaren herriratze publikoarekin batera, hainbat jende hurbildu zen Astrara. Sariketa gastronomikoak argi erakutsi zuen laster abian jarri behar dugu sukaldaritza ikastaroa guztiz beharrezko dela gazteen art...


Betagarri taldeak kontzertua eman zuen atzoko egunean astra gaztetxearen egoitzan. Bertan hainbat jende batu zen, gaztetxea txiki hutsiz. Talde gasteiztarraren aurretik DJ makala izan zen giroa berotzen hasi zena, musika estilo desberdinak jarriz. Saioa hamarretan hasi zuen ordu bat inguru iraunduz, lehenengo momentutik iadanik jendea bildurik zegoela. Sarrerako hiru euroak ez ziren eragozpen izan jendearentzat, eta urriko azken astelehenaren hurbiltasuna medio agian, arrazoia izan zen Gernikara etortzeko. Ska taldea hamaikak inguruan hasi zuen bere saioa, lehen kantatik jendea boltsikoan s...