Fiskalak Borxa Urberuagaren espainiaratzea eskatu du

gernikarrak 1456133220994 Gernikarrrak | 2007-11-18 23:33


Frantziako poliziak atxilotu eta ia hiru astera, Espainiak Borxa Urberuaga gernikarraren aurka eskatutako euroaginduaren inguruko audientzia izan  zen azaroaren 13an, asteartean,  Paueko epaitegian. Fiskaltzak gernikarraren espainiaratzea eskatu zuen, duela urte batzuk Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra bete dezan. Defentsak, bere aldetik, balizko entrega hori ez onartzea eskatu dio epaileari. Horrek, hala ere, ez du oraindik euroaginduaren inguruko erabakirik hartu. Ebazpena datorren asteko martitzenean emango du jakitera.

 


Utzi iruzkina: