Herriko tabernariek egindako proposamenak aintzat hartuta egin du ebazpena Jai Batzordeak.Jai Batzordeak batzarra egin zuen herenegun, herriko taldeen ordezkaritza zabal baten parte-hartzearekin. Besteak beste, inauterietako barikuan (otsailak 1) izango den mozorro jaialdiaren gaia erabaki zuten bertan zirenek. Aurtengoan, ´Zinema izarrak´ nagusituko dira herriko kaleetan. Jai arloko zinegotzi Jesus Mari Alberdik esan duenez, «40 tabernatan banatu genituen proposamenak egiteko fitxak. Horietatik, hamasei jaso genituen bueltan». Egindako proposamenen artean honako hauek nagusitu ziren, best...
Irrati librea sortzeko bidean, zapatu honetan ere etortzeko deialdia zabaltzen dugu. Obra batzuk egin, web orrialdearen diseinuaren demoa ikusi eta irratiaren jaialdiko gorabeherez hitzegingo dugu. Pasa den batzarrean irratiaren izena, magazinaren beharra eta abarrez hitzegin genuen. Gorpuzten doan protozooaren jaiotzaren parte izan nahi baduzu, baduzu beste aukera bat gehiago zapatu honetan.Non: Astrako bigarren solairuan.Zer: Obretan dinbi danba, buruari eta ahoari zirt eta zart. Noiz: Zapatuan, urtarrilaren 12a, arratsaldeko 16.30tan. Lanerako erropekin etortzea gomenda...
Arratsaldeko 18:00ak aldera hasi zen jendea gerturatzen. Nola ez, ordu hartan hasi ginen sarrerak saltzen. Gernikarrak, Bilbotarrak, Lezamarrak, Gasteiztarrak, Donostiarrak, Oñatiarrak... hainbat lekutik gerturatu zen jendea, gehienak Latzen ikusteko asmotan. Lehendabizi Saharon Stonerrek jo zuen, gaueko 22:00ak aldera. Ez zen jende asko izan, orduan hasi ziren gehienak hurbiltzen. Hurbildu zirenerako, lehenek bukatu zuten. Bigarren taldea hasi aurretik, Latzen, IEUP! Gazte Asanbladako eta Iparragirre Musika Elkarteko kideak taula gainera igo ziren Gaztetxearen 2. urtemugarekin loturiko t...
Urtarrilaren 5ean, errege bezpera, kontzertu itzelak izan ziren Astran gaueko 20:00etatik aurrera,taula gainean, Effectus, Latzen eta Sharon Stoner izango direlarikBatetik, Latzen Oñatin 1993an sortutako heavy metal musika taldea da. Kontzientzia ala infernua izan zen haren lehen estudio-diskoa. Bigarrena aldiz, Ardi Larruz izan zen. Oinarri erritmiko sendo eta metaleroz osaturiko abestiak dituzte gitarretan lan eskerga eta punteo distiratsuekin. Ahotsak berriz, melodiak osatzeko erraztasun apartu du, lakarrak batzuetan eta, leunak tarteka. Aipagarria da Laztana, aski ezaguna ...
Barikuan, urtarrilak 4ean, Nahia Zubeldia eta Julien Labat gazte ziburuarrak etorriko zitzaizkigun Astra gaztetxera, beren doinuekin bazkalosteko kafea goxoago egitera. Batak zein besteak Lapurdiko hainbat taldetan jotzen dute, eta oraingo honetan elkarrekin ikusteko aukera izan dugu. Nahiak sortutako kantak eta gustuko dituzten kantari batzuenak jo zituzten, denak ezin hobeak kafetan bustitzeko.Izan ere, kontzertua entzuteaz gain, kafe goxoa hartzeko aukera izan genuen. Eta goxoa ez badago, kexatzeko ere, noski.Hemendik aurrera, hilean kafe-kontzertu bat egiteko asmoa dugu, kontzertuak e...
Bariku hortan bertsio kontzertuen gaua egin genuen. Lehen aldia zenez, hasiera batean beldurrez ginen, gaizki irtetzeko beldurrez. Oraingoan ere usteak erdia ustel. Ez zen giro onik falta. Jendeak etengabe abesten baitzituen letrak edo doinuak. Animoak, oihuak, txalo zaparradak eta barre algarak ere ez ziren falta izan. Bostpasei talde inguruk jo zuten 20 minutu inguruko emanaldia, gehienak Gernika inguruko musikariak ziren, baina Bermeotarrik ere ez zen falta. Lehenek RATM-en (Rage Agains The Machine) abestiak, bigarrenek aldiz hainbat talderenak, tarteka Backstreet Boys, Spice Girls, Depe...
Zetan gabiz? Nora goaz? Norantz goaz? Benetan gustetan jaku eitten doguna? Galderak mile dire, betikoak, baina batzutan komeni da minutu bat hartu eta barriro pentsetie, inertzixe alde batera itzitte, norberak aukeratuten dabena eitteko.Askotan lagun arteko elkarrizketatan galtzen gara danok: hau txarto dauela, bestie ondo dauela, hau ein biher dala… Baina pentse eta esaten dogun horretatik eitzen dogunera jauzi handixe dau. Oin garunien dekogun hori eskuetara pasetako garaixe da; oin arte ein ez doguna eitzeko, sortzeko sasoie. Gaztiok erantzunek biher dabezan arazoak dekoguz: etxebizit...
Okupazioa delitua bada… Gora gora delinkuentzia! Beste behin utzi genuen argi, Bilbo eta Bizkai guztiko gazteok ez ditugu gure nahiak eta pentsamenduak alde batera usten, eta nahiz eta zapatua izan ez genuen gure borroka ildoa alde batera utzi nahi. Bilboko kaleak hartu genituen eta Okupazioaren aldeko manifestazioa burutu genuen. Haizinbarrure Gazte Asanblada ere betan izan behar zen, nola ez. Aldarriak Bilbo guztia hartu zituen, eta nola ez Bilboko Munipen (“Los hombres de Azkuna” deitzen diete…) eta Ertzaintzaren konpainia izan genuen. BOM (Bilboko Okupazio Mugimendua) mania baino egu...
ABBA, The Rolling Stones, Itoiz, Hertzainak, Ramones, Karina, Nino Bravo, Aretha Franklin, Queen, Los panchos, La polla records edota The Beatles gustuko dituzula? Eta horietako bat izatearekin amets egiten al duzu? Bada, amets hori betetzeko aukera izan duzu. Izan ere, Iparragirre Musika Elkarteak eta Ieup! Gazte Asanbladak Bertsio gaba antolatu dugu abenduaren 28rako.Busturialde osoko taldeak gonbidatu ditugu jaialdi berezian parte hartzera. Nahikoa da talde parte-hartzaileek garai bateko musika talde famaturen edo ez hain famaturen baten hiruzpalau abesti jotzea, gau batez behintzat ta...
Hamaika oztopo gainditu behar izan zituzten atzo AHT Gelditu! Elkarlanak Arrasaten (Gipuzkoa) antolatu zuen manifestaziora joan zirenek. Manifestariek eta baita kazetari, argazkilari eta kamerariek ere. Hasteko, Deba arroko hotzari aurre egin behar izan zioten, baina hori gutxi ez eta guardia zibilek hiriko sarbideak inguratu zituzten eta autobus eta kotxe ugari gelditu. AHT Gelditu! Elkarlaneko kide Jon Arretxeren hitzetan, «hori da indarkeria; milaka pertsona AHTren aurka manifestatzea eragotzi nahi izan dute». Bidean heldu ezinik zeudenei lekua egiteko antolatzaileek ordu erdi inguru atz...