Astra Irratiaren lehen emisioa!!! 2007ko Urriak 16, arratsaldeko 6ak. Lagun artean hasi ziren Astra Irratiaren lehen emisioa egiten. Urduritasun eta emozio artean lehen berbak gure ahoetatik irtetzen hasi ziren. Lorezaintza, Kuba, salsa, rokodromoa, iparragirre, euskal filologia, komunikazioa, kartelak, gazte martxa, Astra proiektua, 27ko jaialdia, musika,...gai desberdinak jorratu ziren bertan. 18:00tatik 20:00ak inguru arte izan ziren mikrofono aurrean. Eta , arazo teknikoak medio, ezin izan zuten lehen saioa oso osorik emititu. Baina lasai, arazo hauek laster konponduta izan...
AUTOGESTIOA Gazteak baino hoberik ba al dago zer behar dogun eta zer gura dogun jakiteko? Gauzak gure kabuz egin nahi doguz, parte hartze aktiboa bultzatuz eta helduek antolatu deuskuen mundu hau aldatuz. Istituzioek kudeaturiko gaztelekuek porrot egin dabe hainbat arrazoiengatik; horren artean gazteon parte-hartzea kontutan hartu ez dalako. Gazteak izanik, jagokuzan arloetan erabakitzeko, hazteko, eztabaidatzeko eta erratzeko aukera izan beharko geunke. Azken batean gu eta gure hurrengoak izango baikara Gernikako etorkizun. AURRE EGINEZ Irudimena erabiliz, egind...
.Eraikina okupatu eta txukuntzen hasi bezain laster, goizeko bederatziak bueltan, Inmogroup enpresaren izenean gizon bat azaldu jakun. Inmogroup S.A, enpresa okupatu genduan eraikinaren jabea zala adierazi euskun, gure harridurarako. Azkenean, R.G.M jaunak, salaketa jarri eban epaitegian eguerdi aldean. Justizia administrazioak, sekula ikusi ez dan azkartasunez, desalojo agindua eman ebenn antza danez. Eta antza danez dinot, arratsaldeko 5etan umore ez oso onez agertu ziran Ertzainek, desalojo agindurik ez ebelako ekarri. Argi eta garbi esan eben epailearen agindua ebela (ahozko...
1.OKUPAZIOA 2005eko abenduaren 24an, goizeko bostetan, Astrako arma lantegia izandakoaren eraikinetako bat okupatu genduan. Astra eraikin ezberdinek osatzen dabe; tartean, Ricardo Bastida arkitekto ezagunak egindako eraikina dago. Arkitekto horrek egindako eraikuntza okupatu genduan, hain zuzen be. Pisu artistiko eta historiko handia dauka. Bizkaiko Diputazioak, adibidez, ondare historikotzat hartzen du. Horrez gain, esangura berezia dauka gernikarrontzat eraikin horrek, bonbardaketa aurretik gaur egun arte zutunik geratzen diran eraikin urrietakoa dogulako Gernikan. &nbs...
Gazte asanblada baten helburua herri bateko gazteen ahotsa izatea da. Gazte asanblada baten gazte guztien parte hartzea behar da eta hori nola lortu asmatu behar da. Aniztasuna, parte hartzea, hausanarketa eta eztabaida guztiz beharrezkoak dira. Asanbladetan pertsona bakoitza bere buruaren ordezkari da, norberaren iritzia emonez. Ezer ez da aladezina, alderantziz, guztiz aldakorra da, hoberena dana aurkitu arte. Asanblada barruko antolakuntzak taldeka funtzionatzen dau, bakoitzak bere gaitasunak eskeiniz.
Astra gaztetxeko egitaraua azaldu aurretik egoki egongo litzateke gaztetxe honen sorrera azaltzea, gaztetxea izan baino lehen arma lantegia zela aipatzea, alegia. Historia luzea eta sakona dauka Astrak. 1913ko otsailaren 9an jarri eben Gernikan Astra bezala munduan ezaguna egingo zan enpresaren lehengo harria. Halan da be, arma lantegia 1908an ireki zuten Eibarren Juan Esperanzak eta Pedro Uncetak. Euren asmoak aurrera eroateko baldintza egokiak ez egozala ikusirik, (lur gutxi, langile mugimendu bizia eta armagintzako enpresen arteko lehia) Esperanzak eta Uncetak lantegia lekuz aldatzea era...
Eduardo Vera eta Frida Hartz argazkilari Mexikarren erakusketa dago Astran. Erakusketa urriaren 11tik 15era izango da eta urriaren 13an hitzaldi bat ere izan da argazkiei eta Chiapas-ko egoerari buruzkoa. Eduardo Vera eta Frida Hartz argazkilari Mexikarrak datoz Euskal Herrira eta euren ibilbidean Zapatistekin eduki duten harremanen berri argazkien bidez erakutsiko digute. Frida Hartz 17 urte \" La Jornada \"n lan egindakoa da eta Zapatisten altxamendua gertatu zenean 1994ko urtarrilean bera izan zen gertu gertutik gertaerak bizi izan zuena bere bizitza arriskuan ere egon zen. Eduardo Vera...
Jende andana hurbildu da hilabete honetako 11, 12 eta 13 egunetan zehar Astra gaztetxean ospatu diren informatikako topaketetara. Gernikako 8garren edizio honetan, lehenago estatuko beste puntu batzuetan egin izan dira Bartzelona edo Sevilla adibidez, teknologia berriak eta hauen inplikazio sozial eta politikoak azaldu, ulertu eta elkartrukatzen saiatu izan dira leku desberdinetatik etorritako jendeak; informatika mundua maite duten 300 bat lagun bildu dira jardunaldi hauetan, gehienak kataluniarrak izanez, nahiz eta madrildarrak eta mugaz kanpoko italiarrik edo amerikarrik ere aurkitu part...