HACKELARRE EDIZIO ARRAKASTATSUA GERNIKAKO ASTRA GAZTETXEAN

gernikarrak 1456133220994 Gernikarrrak | 2007-10-14 18:19

Jende andana hurbildu da hilabete honetako 11, 12 eta 13 egunetan zehar Astra gaztetxean ospatu diren informatikako topaketetara. Gernikako 8garren edizio honetan, lehenago estatuko beste puntu batzuetan egin izan dira Bartzelona edo Sevilla adibidez, teknologia berriak eta hauen inplikazio sozial eta politikoak azaldu, ulertu eta elkartrukatzen saiatu izan dira leku desberdinetatik etorritako jendeak; informatika mundua maite duten 300 bat lagun bildu dira jardunaldi hauetan, gehienak kataluniarrak izanez, nahiz eta madrildarrak eta mugaz kanpoko italiarrik edo amerikarrik ere aurkitu partehartzaileen artean. Antolatzaileak oso gustura gelditu dira orokorrean hackellare topaketaren nondik norakoekin, nota altua jarriz, baina  hala ere faltan bota dutelarik bertoko jendearen parte hartzea, gutxi izan baitira hurbildu direnak gaztetxera informatikaren mundua ezagutzera.


Utzi iruzkina: