AUTOGESTIOA
AUTOGESTIOA
Gazteak baino hoberik ba al dago zer behar dogun eta zer gura dogun jakiteko? Gauzak gure kabuz egin nahi doguz, parte hartze aktiboa bultzatuz eta helduek antolatu deuskuen mundu hau aldatuz. Istituzioek kudeaturiko gaztelekuek porrot egin dabe hainbat arrazoiengatik; horren artean gazteon parte-hartzea kontutan hartu ez dalako. Gazteak izanik, jagokuzan arloetan erabakitzeko, hazteko, eztabaidatzeko eta erratzeko aukera izan beharko geunke. Azken batean gu eta gure hurrengoak izango baikara Gernikako etorkizun.
AURRE EGINEZ
Irudimena erabiliz, egindako akatsetatik ikasiz, etengabe hobetuz, tresna barriak esku artean hartuz, orain arte zarratu deuskuezan ateak zabalduz eta batera aurrera eginez lortu daiteke gizartea eraldatzea. Egia da horretarako hainbat urrats, hainbat ordu, hainbat gogo, hainbat jende etabar behar dirala, baina horren aurrean Gazte asanbladako partaideok antolakuntza batekin jokatuko dogu. Horrela autogestioaz, beharrizanak antzemango doguz, harremanak sakonduko doguz eta arazoiei irtenbideak emoteko gaitasuna lortuko dogu. Azken finean gazteria sakabanturik eta defentsa gabe egonda ez da ezer lortuko; bat egin eta aurre egin behar jako hasita dagoan erronka honi. Aipatutako erronka hau bideratzeko, komunikazioa ezinbestekoa da; alkar ulertzeko, gauzak konpontzeko..baina kalean, txokoetan, tabernetan etabarretan be ezinbestekotzat
Iruzkinak
Utzi iruzkina: