Zapatuan AHTren aurkako manifestazio nazionala egingo da Arrasaten. Hori dela eta, Busturialdeko gaztetxe eta gazte asanbladek manifestazioa babesteko ekimen bat antolatu dugu; hain zuzen ere, "AHT ez ordaindu" izeneko ekimena. Zertan datzan jakin nahi izanez gero, hurbildu zu ere datorren barikuan, abenduak 14, arratsaldeko 6etan. Webgune honetan lortuko duzu informazio gehiago: http://www.blogak.com/ahtezordaindu/ Abiadura Handiko Trena geldituko dugu! Oharra: bariku guztietako asanblea ekimen horren ostean egingo da.Pikari aurkeztu beharreko idatzia: AHTa bultzatzen duten Eusko...
Autobusetako bat Bermeotik irtengo da arratsaldeko 3etan, eta Mundakan, Busturian nahiz Forun herritarrak batu ostean, Gernikara helduko da 15:30ean, Saraspera. Ordutegia: Bermeo: 15:00 Lameran Mundaka: 15:10 autobus geralekuan Axpe: 15:15 autobus geralekuan San Kristobal: 15:20 autobus geralekuan Gernika: 15:30 Saraspen Beste autobusa Eatik irtengo da ordu berean, eta Ibarrangelu, Arteaga eta Kortezubi zeharkatuko ditu. Autobus hau ere 15:30ean helduko da Gernikara. Hain zuzen ere, Saraspe plazan izango dute hitzordua autobusa Gernikan hartu nahi dutenek. Ordutegia: Ea: 15:00 plazan ...
Berri Txarrak taldeak joan den irailean Astran grabatutako ‘Zertarako amestu’ izeneko DVDa bihartik aurrera eskuratu ahalko dute Lekunberriko hirukotearen jarraitzaileek. Gorka Urbizuk (ahotsa eta gitarra), Aitor Goikoetxeak (bateria) eta Mikel Lopezek (baxua) osatutako taldeak ‘Jaio. Musika. Hil’ diskoarekin nazioartean eta Euskal Herrian egindako bira laburbiltzen duen dokumentala jasotzen du DVDakRock dokumental honek BERRI TXARRAK-en historiako 25 hilabete bizienak jasotzen ditu: "Jaio.Musika.Hil" Filmak irauten dituen 68’tan zehar denetarik ikus daiteke: hirukoaren grabaketa sa...
Ikasle Abertzaleakek,euskal herriko ikasleen erakundeak, abenduaren 6rako, osteguna, herri eskolak antolatu ditu. Egun honetan, Espainiako konstituzioa "ospatzen" da, eta guk intsumisio egingo diogu. Euskal Herriko hainbat ikastetxe, unibertsitate eta institutuk beraien ateak zabaldu dituzte. Eskualdean, Arratzuko Barruti-alde institutua eta Gernika-Lumoko institutua dira zabalik izango diren zentroak. Goiz osorako egitarau zabala antolatu dute: Gernikako institutuak 9etan zabalduko ditu ateak eta hau da egitaraua: 9:00 HITZALDIA (BOLOGNA PROZESUA + EAEko HEZKUNTZA DEKRETU BERRIA) 10:30 EUS...
Telebista digitalaren garaia tokiko telebistentzat erronka handia izango dela aitortzen du Jose Antonio Uriarte Itxasok (Gernika-Lumo, 1950), Oizmendi telebista-ko kazetariak. Hala ere, Hamaika telebistarekin hitzarmena sinatu eta «ilusioz» hartu du egitasmoa, «proiektu polita» baita bere iritziz. Oizmendi Telebistak eta Tokian tokiko Elkarteko gainontzeko sei telebistek Euskaldunak Hizketan izeneko saioa ekoitzi dute elkarlanean. 36ko gerra, garai bateko jaiak edota gastronomia izango dira landuko dituzten gaietako batzuk. Izan ere, mota guztietako hizkerak eta bizipenak biltzea da saioare...
Ruper Ordorika entzuteko aukera izan da joan den zapatuan, Trinkete antitxokoan; hainbat lagun hurbildu ziren bertara.Ruper Ordorika abeslari oñatiarrak kontzertua eman zuen zapatu gauean Trinkete Antitxokoan. Guztira 150 pertsona inguru batu ziren Ordorika entzuteko. Horrek memoriaren mapan bere azken diskoko abestiak abesti zaharrago batzuekin tartekatu zituen. azken disko horretako testu guztiak Joseba Sarrionaindiak idatzi ditu eta abestu aurretik, hitzen inguruko azalpenak eman zituen Ordorikak. Oñatiarrak Jon Paris kontrabaxua izan zuen lagun taula gainean.Balorazio positiboaTrinkete ...
Aste batzuk dira gazte taldetxo bat Astran irrati bat sortzeko asmoarekin batzen garela. Gernikan irrati partehartzaile, askotariko eta konpromesuzko baten beharra ikusten dugunok asko gara eta horren harira sortu nahi dugu Astrako irratia. Baliabideak falta izan zaizkigu, baina Hackmeeting-a pasa eta gero internet bidez emititzen hasteko materiala prest dugu Astrako 2. solairuan. Eta baliteke emisioa frekuentzia bidez emititzen hasteko aukera ere izan dezakegula etorkizun batean. Aukera egon badago denon artean irrati bat egiteko. Iadanik gazteon artean interesa piztu du proiektu horrek...
Astrako gaztetxeak antolatuta sukaldaritza ikastaroak izango dira. Azaroaren 27an hasita, otsailera bitarteko iraupena izango du. Klaseak asterokoak izango dira, astearte arratsaldero zazpietatik, bederatzietararte, guztira hamar saio izanez. Bertan Ander Unda sukaldaria izango da maisu, Laiene jatetxeko sukaldaria hain zuzen.Hiru plater egingo dituzte saio bakoitzean, 1. platera, 2.platera eta postrea. Partehartzaileek egosten, janaria laban egiten etab. ikasiko dute; hortaz trebetasuna lortu nahi duten pertsona guztiei dago zuzendua ikastaroa. Hori bai, gaztetxean egin ...
ZU BARIK EZ DAU! Abenduaren 1ean (zapatua), goizeko 12etan, gazte asanbladako lan-taldeak sendotzeko batzarra egingo dugu Astran. Beraz, martxan dauden lan-taldeetako batean (egitaraua, diruzaintza, komunikazioa, mantenimendua, barra) parte hartu nahi baduzu, etor zaitez. Astra denona da eta, beraz, denon laguntza beharrezkoa da lana ondo egin ahal izateko. -Gero eta jende gehiago, hobeto. Lana gehiago banatuko dugu. -Gero eta iritzi ezberdinagoak, hobeto. Proiektua anitzagoa izango da. -Gero eta ekarpen gehiago, hobeto. Guri bururatzen ez zaigun gauza piloa dago egiteko. Anim...
Hainbeste pauso emon eta gero danok batera ASTRAKO KOORDINADORA-ren antolaketa zehaztu beharko dugu, danok batera handiak garelako. Asteazkena, Azaroak 28, 19:30 Astran(denetara 1h 15min)0.- Gai ordena irakurri. Berau osatu/aldatu. (5min)1.- Lan taldeak a.- Diruzaintza. (10min) b.- Azpiegitura Lantaldea (10min) c.- Egitarau lantaldea (5min) d.- Astra irratia (5min) 2- Astrako Proiektuaren aurkezpenarekin jarraitu (20min) - Proiektuaren Buzonada.(+prentsa dosierra+ argazkiak +hemeroteka)- Erakusketa ibiltaria (7 panel) NORK, NOIZ, FINANTZIABIDE...