Busturialdeko gaztetxe eta gazte asanbladek autobusak antolatu ditugu zapatu honetan Arrasaten AHTren kontra egingo den manifestaziorako
Autobusetako bat Bermeotik irtengo da arratsaldeko 3etan, eta Mundakan, Busturian nahiz Forun herritarrak batu ostean, Gernikara helduko da 15:30ean, Saraspera.
Ordutegia:
Bermeo: 15:00 Lameran
Mundaka: 15:10 autobus geralekuan
Axpe: 15:15 autobus geralekuan
San Kristobal: 15:20 autobus geralekuan
Gernika: 15:30 Saraspen
Beste autobusa Eatik irtengo da ordu berean, eta Ibarrangelu, Arteaga eta Kortezubi zeharkatuko ditu. Autobus hau ere 15:30ean helduko da Gernikara. Hain zuzen ere, Saraspe plazan izango dute hitzordua autobusa Gernikan hartu nahi dutenek.
Ordutegia:
Ea: 15:00 plazan
Natxitxu: 15:05 plazan
Ibarrangelu: 15:10 autobus geralekuan
Arteaga: 15:18 autobus geralekuan
Kortezubi: 15:20 autobus geralekuan
Gernika: 15:30 Saraspen
GERNIKAN IZENA EMATEKO
Lekuak: Astra gaztetxea, institutua, Lagun-etxea taberna, Arrano taberna eta Aterpe taberna.
Azken eguna: abenduak 13, eguena
Iruzkinak
Utzi iruzkina: