Luxuzko kontzertua Trinketean
Ruper Ordorika entzuteko aukera izan da joan den zapatuan, Trinkete antitxokoan; hainbat lagun hurbildu ziren bertara.
Ruper Ordorika abeslari oñatiarrak kontzertua eman zuen zapatu gauean Trinkete Antitxokoan. Guztira 150 pertsona inguru batu ziren Ordorika entzuteko. Horrek memoriaren mapan bere azken diskoko abestiak abesti zaharrago batzuekin tartekatu zituen. azken disko horretako testu guztiak Joseba Sarrionaindiak idatzi ditu eta abestu aurretik, hitzen inguruko azalpenak eman zituen Ordorikak. Oñatiarrak Jon Paris kontrabaxua izan zuen lagun taula gainean.
Balorazio positiboa
Trinkete Antitxokoko kideek ekitaldiaren balorazio "oso positiboa" egin dute. Izan ere, kontzertua entzutera hurbildu zirenen ahotan Ruper Ordorika entzutea "luxua" zela zioten.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: