Bariku honetan, arratsaldeko 6etan, AHTren aurkako ekimen bat egingo dugu Gernikako tren geltokian
Zapatuan AHTren aurkako manifestazio nazionala egingo da Arrasaten. Hori dela eta, Busturialdeko gaztetxe eta gazte asanbladek manifestazioa babesteko ekimen bat antolatu dugu; hain zuzen ere, "AHT ez ordaindu" izeneko ekimena. Zertan datzan jakin nahi izanez gero, hurbildu zu ere datorren barikuan, abenduak 14, arratsaldeko 6etan. Webgune honetan lortuko duzu informazio gehiago:
http://www.blogak.com/ahtezordaindu/Abiadura Handiko Trena geldituko dugu! Oharra: bariku guztietako asanblea ekimen horren ostean egingo da.
Pikari aurkeztu beharreko idatzia:
AHTa bultzatzen duten EuskoTren eta Renfe enpresei kontzientzi eragozpen adierazpena
Nik
. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . , helbide hau . . . . . . . . .
.
. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
. . . . . . . . . . . eta . . . . . . . . . . . . . . . . NA zenbakia
duenak ONDOKO HAU ADIERAZI NAHI DUT:
Nik EuskoTren eta Renfe enpresen erabiltzaile naizenez eta banakako kotxeetan baino garraiokolektiboan bidaiatzea nahiago izanik, bi enpresa hauek Abiadura Handiko Trenaren proiektuarilaguntzen diotela salatu nahi dut. Honegatik garraio kolektibo hauetan bidaiatzen jarraitzea erabaki dut baina kontzientzi eragozletzat har nazatela eskatu nahi dut eta uko egiten diot bidai-txartela ordaintzeari, horrela nire diruarekin AHTaren eraikuntza diruz laguntzea ekidituz.
Nire uste osoek planetaren suntsiketa gizateriaren aurkako krimen gisa onartzera naramate eta ondorioz txikizio ororekin ez kolaboratzeaz gain hauen sorburuen aurka burrukatzea erabaki dut. Abiadura Handiko Trena baliabideak xahutzen dituen inposaketa antisozial eta antiekologikoa da.
Beraz AHTa diruz laguntzea ez da inondik inora lehen aipatu ditudan usteekin bateragarria eta kontzientzi eragozle gisa onar nazatela eskatzen dut.
EuskoTren eta Renferekin sarritan bidaiatzen duen pertsona bat izanik Eusko Jaurlaritzak eta Espainiar Gobernuak bi enpresa hauek AHTaren proiektua bultzatzeko erabiltzen dituztela salatu nahi dut:
- Renfe AHTaren eragile nagusia da AVEarentzat milaka miloi euro zuzenduz.
-
EuskoTrenek AHTaren operadore izan nahi du eta horretarako bere plan
estrategikoaren baitan AHTarekin 150 miloi euro xahutzea aurrikusten du
eta era berean EuskoTrenen azpiegiturez arduratzen den Euskal Trenbide
Sarea da Euskal Yaren Gipuzkoako adarraren eraikuntza kudeatzen ari
dena.
Honegatik txartela ordaintzeari uko egitea erabaki dut, nire diruaz erokeria hau finantzatzea saihesteko. Jakin badakit nire jarrera intsumisoaz eragin dezakedan kaltea AHTaren eraikuntza eta martxan jartzeak eragin ditzakeen kalte sozial, ekonomiko eta ekologikoak baino askoz ere txikiagoa dela.
Desobedientzia
Zibilaren alde egiten dudan apustu hau lurraren defentsaren aldeko
jarrera solidario gisa onartzen dut, gaitz larriagoak ekiditze aldera
hartu beharreko aukera bat. Eta botere administratibo, polizial eta
judizialari nire kontzientziaren inguruan erabakitzeko boterea ukatzen
diet.
. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . -n . . . .
. . . . . urteko . . . . . . . . . . . . . . . . . . . -ren . . . . . .
. -an.
Sinatuta:
1.- Deklarazioa bete.
2.- Pikari eman eta enpresara helaraztea eskatu.
3.- Isuna jasoz gero sartu errekurtsoa: www.blogak.com/ahtezordaindu
Iruzkinak
Utzi iruzkina: