Astra irratia sortzeko, zapatua abenduaren 15ean, goizeko 12etan Astran batzartzeko deialdia zabaltzen dugu.

gernikarrak 1456133220994 Gernikarrrak | 2007-11-28 11:51

Aste batzuk dira gazte taldetxo bat Astran irrati bat sortzeko asmoarekin batzen garela. Gernikan irrati partehartzaile, askotariko eta konpromesuzko baten beharra ikusten dugunok asko gara eta horren harira sortu nahi dugu Astrako irratia. Baliabideak falta izan zaizkigu, baina Hackmeeting-a pasa eta gero internet bidez emititzen hasteko materiala prest dugu Astrako 2. solairuan. Eta baliteke emisioa frekuentzia bidez emititzen hasteko aukera ere izan dezakegula etorkizun batean.

Aukera egon badago denon artean irrati bat egiteko. Iadanik gazteon artean interesa piztu du proiektu horrek eta badaukagu bertan parte hartu nahi duen jendearen interesa. Eta nola ez, zuena ere ezinbestekoa ikusten dugu. 

Gauza asko ditugu esateko, entzuteko eta elkartrukatzeko. Berriak, magazinak, musika saioak, elkarrizketak,... Seguraski iada pentsatuko zenuten  zerbait gehiago.

Proiektu honi forma ematen hasteko batzar baterako deia egiten dugu, denon artean komunikaziorako baliabide garrantzitsu bat izango denaren lehen urratsak eman nahi baititugu.

Parte hartzeko gogorik, informatzeko asmorik edota kuriositate hutsa baduzu ere, zapatua abenduaren 15ean, goizeko 12etan Astra


Utzi iruzkina: