ZU BARIK EZ DAU
ZU BARIK EZ DAU!
Abenduaren 1ean (zapatua), goizeko 12etan, gazte asanbladako lan-taldeak sendotzeko batzarra egingo dugu Astran. Beraz, martxan dauden lan-taldeetako batean (egitaraua, diruzaintza, komunikazioa, mantenimendua, barra) parte hartu nahi baduzu, etor zaitez.
Astra denona da eta, beraz, denon laguntza beharrezkoa da lana ondo egin ahal izateko.
-Gero eta jende gehiago, hobeto. Lana gehiago banatuko dugu.
-Gero eta iritzi ezberdinagoak, hobeto. Proiektua anitzagoa izango da.
-Gero eta ekarpen gehiago, hobeto. Guri bururatzen ez zaigun gauza piloa dago egiteko.
Animo eta parte hartu!
Zapatu honetan auzolana Astran
Zapatu honetan 11:00etan batuko gara Astran auzolanean jarduteko: ikastaroetarako gelak eta dantza/antzerki aretoa garbitzeko, lehenengo pisuko leihoak jartzeko, eta abar.
Erdu Astrara! Auzolanean hobeto eta arinago egingo dogu lan!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: