"Erronka handiari egin beharko diogu aurre"
Telebista digitalaren garaia tokiko telebistentzat erronka handia izango dela aitortzen du Jose Antonio Uriarte Itxasok (Gernika-Lumo, 1950), Oizmendi telebista-ko kazetariak. Hala ere, Hamaika telebistarekin hitzarmena sinatu eta «ilusioz» hartu du egitasmoa, «proiektu polita» baita bere iritziz. Oizmendi Telebistak eta Tokian tokiko Elkarteko gainontzeko sei telebistek Euskaldunak Hizketan izeneko saioa ekoitzi dute elkarlanean. 36ko gerra, garai bateko jaiak edota gastronomia izango dira landuko dituzten gaietako batzuk. Izan ere, mota guztietako hizkerak eta bizipenak biltzea da saioaren helburua. Postprodukzio lanetan ari dira orain eta urte hasierarako estreinatzea aurreikusten dute.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: