Herri eskolak antolatu IAk Abenduaren 6rako
Ikasle Abertzaleakek,euskal herriko ikasleen erakundeak, abenduaren 6rako, osteguna, herri eskolak antolatu ditu. Egun honetan, Espainiako konstituzioa "ospatzen" da, eta guk intsumisio egingo diogu.
Euskal Herriko hainbat ikastetxe, unibertsitate eta institutuk beraien ateak zabaldu dituzte. Eskualdean, Arratzuko Barruti-alde institutua eta Gernika-Lumoko institutua dira zabalik izango diren zentroak. Goiz osorako egitarau zabala antolatu dute:
Gernikako institutuak 9etan zabalduko ditu ateak eta hau da egitaraua:
9:00 HITZALDIA (BOLOGNA PROZESUA + EAEko HEZKUNTZA DEKRETU BERRIA)
10:30 EUSKAL HERRIKO HISTORIA ikasgaia
11:45 HAMAIKETAKOA
12:45 EUSKAL ARTEAREN HISTORIA ikasgaia
13:15 GIZA KATEA (UDALETXERA)
13:30 MANIFA (UDALETXETIK)
Urriaren 12an, herri eskolek arrakasta izan zuten eta ostegunean emaitz hobeak lortzea da helburua. Gure egutegi propioa aldarrikatu behar dugulako ez ditugu egun arrotzak ospatu behar, egun arrotzei intsumisioa! Beraz, abenduaren 6an ez geratu lo, itzartu eta denok klasera! IKASIZ, IRAULIZ, ERAIKIZ BORROKAK EGINGO GAITU!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: