SUKALDARITZA IKASTAROAK ASTRAN

gernikarrak 1456133220994 Gernikarrrak | 2007-11-26 09:48

    Astrako gaztetxeak antolatuta sukaldaritza ikastaroak izango dira. Azaroaren 27an hasita, otsailera bitarteko iraupena izango du. Klaseak asterokoak izango dira, astearte arratsaldero zazpietatik, bederatzietararte, guztira hamar saio izanez. Bertan Ander Unda sukaldaria izango da maisu, Laiene jatetxeko sukaldaria hain zuzen.Hiru plater egingo dituzte saio bakoitzean, 1. platera, 2.platera eta postrea. Partehartzaileek egosten, janaria laban egiten etab. ikasiko dute; hortaz trebetasuna lortu nahi duten pertsona guztiei dago zuzendua ikastaroa. Hori bai, gaztetxean egin beharrean, praktika guztiak Seber Altube ikastolan izango dira, parte hartu nahi dutenek, gehienez 20, etxetik eraman beharko dituztela amantal, aizto eta  esku ohialak.


Utzi iruzkina: