Bihar ipiniko dute salgai Berri Txarrak musika taldeak Astran grabatutako DVDa

gernikarrak 1456133220994 Gernikarrrak | 2007-12-04 19:34

 

Berri Txarrak taldeak joan den irailean Astran grabatutako ‘Zertarako amestu’ izeneko DVDa bihartik aurrera eskuratu ahalko dute Lekunberriko hirukotearen jarraitzaileek. Gorka Urbizuk (ahotsa eta gitarra), Aitor Goikoetxeak (bateria) eta Mikel Lopezek (baxua) osatutako taldeak ‘Jaio. Musika. Hil’ diskoarekin nazioartean eta Euskal Herrian egindako bira laburbiltzen duen dokumentala jasotzen du DVDak

Rock dokumental honek BERRI TXARRAK-en historiako 25 hilabete bizienak jasotzen ditu: "Jaio.Musika.Hil"
Filmak irauten dituen 68’tan zehar denetarik ikus daiteke: hirukoaren grabaketa saioak, Kansasen egindako nahasketak, kontzertu masiboak zein momentu gogorrak, rockaren inguruko hausnarketak, birako bitxikeriak, Mexikon edo Japonian egindako irrati-elkarrizketak, Zürichen Maiatzaren Lehenean bizitako liskarrak… eta baita “Jaio.Musika.Hil”-ekin zerikusi zuzena izan dutenen testigantzak, hala nola: Karlos Osinaga eta Ed Rose ekoizleak, Rise Againsteko abeslari Tim McIlrath, Marino Goñi Gor disketxekoa, Ryan Pope The Get Up Kids ohia eta Black Lodge Studios-eko arduraduna…

Guztia Ibon A. Totorika zuzendariak emandako trataera zainduan bilduta -txuri-beltzean-, eta Jose Luis Otamendi idazleak Urbizuren narrazioei jarritako ahotsak harilkatuta, baina, ezbairik gabe dokumentalaren baliorik handiena alderdi emozionalean bilatu behar dugu. Izan ere, kamerek taldekideen sentsazioetan jartzen dute begipuntua, euren egoera animikoan sakonduz. Horrexegatik agian, hau ez da BTX-en inguruko pelikula bat bakarrik, hau izan liteke jotzea pasio duen beste edozein talderen argazkia. Eurek dioten moduan: "Maite dugu dependentzia alu hau". laudatuaren sortze prozesua, haren grabaketa molde berezia eta ondorengo bira erraldoia hiru kontinentetan zehar (Amerika, Asia, Europa) barne. idazleak Urbizuren narrazioei jarritako ahotsak harilkatua.

 

 


Utzi iruzkina: