Chiapas-en inguruko argazki erakusketa urriaren 11tik 15era Astran.

gernikarrak 1456133220994 Gernikarrrak | 2007-10-14 22:03

Eduardo Vera eta Frida Hartz argazkilari Mexikarren erakusketa dago Astran. Erakusketa urriaren 11tik 15era izango da eta urriaren 13an hitzaldi bat ere izan da argazkiei eta Chiapas-ko egoerari buruzkoa.

Eduardo Vera eta Frida Hartz argazkilari Mexikarrak datoz Euskal Herrira eta euren ibilbidean Zapatistekin eduki duten harremanen berri argazkien bidez erakutsiko digute. Frida Hartz 17 urte \" La Jornada \"n lan egindakoa da eta Zapatisten altxamendua gertatu zenean 1994ko urtarrilean bera izan zen gertu gertutik gertaerak bizi izan zuena bere bizitza arriskuan ere egon zen. Eduardo Vera aldiz komunitate zapatistetan asko egondakoa da eta harreman berezia du Zapatistekin , bere argazkiak adierazten duten bezala. Urriaren 12 inguruan izan dira ekitaldi biak Amerikako Herri Indigenei gure elkartasuna adierazteko ; Orain dela 515 urte munduak izan duen sarraski handienetarikoa oraindik jai eguna ospatzen denean. Ondarruko Zapatistekiko elkartasun taldea Astra gaztetxean laguntzaz eta hackmetingen barruan.


Utzi iruzkina: