OKUPAZIOAK

gernikarrak 1456133220994 Gernikarrrak | 2007-10-18 23:26

1.OKUPAZIOA

 

2005eko abenduaren 24an, goizeko bostetan,  Astrako  arma lantegia izandakoaren eraikinetako bat okupatu genduan. Astra eraikin ezberdinek osatzen dabe; tartean, Ricardo Bastida arkitekto ezagunak egindako eraikina dago. Arkitekto horrek egindako eraikuntza okupatu genduan, hain zuzen be. Pisu artistiko eta historiko handia dauka. Bizkaiko Diputazioak, adibidez, ondare historikotzat hartzen du. Horrez gain, esangura berezia dauka gernikarrontzat eraikin horrek, bonbardaketa aurretik gaur egun arte zutunik geratzen diran eraikin urrietakoa dogulako Gernikan.

 

2.OKUPAZIOA

Otsailak 18an ekin geuntson berriro gure helburuari. Goizeko zortziak aldera sartu gintzezan publikoa izatea nahi genduan eraikin hartara. Oraingoan be dana txukuntzeari ekin geuntson eta gauerako antolatuta geunkan programari hasiera emon geuntson, bai barrako eta bai zaintzako turnoak eginez. Gauean  kontzertuak esakeintzeko esperantza geunkan, horren artean Gatibu, Ken zazpi eta Sarkor talde gernikarrak joko ebelarik. Dana ondo zihoala zirudien bederatziak aldera, inongo denborarik galdu barik, Ertzainak agertu ziran arte. Mihatzen hasi ziran Asanblako bi kidekaz hizketan hasi aurretik. Esanak esan, hamaikak bueltan alde egin eben inongo ordenarik emon barik.

 

 

 


Utzi iruzkina: