1.OKUPAZIOKO GERTAKARIAK
.Eraikina okupatu eta txukuntzen hasi bezain laster, goizeko bederatziak bueltan, Inmogroup enpresaren izenean gizon bat azaldu jakun. Inmogroup S.A, enpresa okupatu genduan eraikinaren jabea zala adierazi euskun, gure harridurarako. Azkenean, R.G.M jaunak, salaketa jarri eban epaitegian eguerdi aldean. Justizia administrazioak, sekula ikusi ez dan azkartasunez, desalojo agindua eman ebenn antza danez. Eta antza danez dinot, arratsaldeko 5etan umore ez oso onez agertu ziran Ertzainek, desalojo agindurik ez ebelako ekarri. Argi eta garbi esan eben epailearen agindua ebela (ahozkoa) eta ez zala beharrezkoa dokumentu gisa ekartzea. Han egozan Ertzainen jefeak agindu zuzenak jasotzen ebazan telefono batetik. Telefonoa etengabe piztuta eban bere buruzagiak han gertatzen ari zana entzun eian. Epaitegian lortutako atestatuetan ez da agertzen epaileen desalojo agindurik. Hortaz, epaileek ez baeben desalojo agindurik emon, nork erabaki eban desalojoa? Guk biolentzia erabiltzeko prest egozala ikusirik, eraikinetik alde egitea erabaki genduan abokatuaren oniritziz.
Orduan, Jabego Erregistrora joan ginan eta bertan ikusi genduan guk okupatutako eraikina ez zala Inmogroup enpresarena. Orduan salaketa jarri geuntson R.G.M. jaunari gure aurkako salaketa faltsua jarri eta zerbitzu publikoen erabilera okerra egiteagatik (kasu honetan Ertzantzarena). Jakin genduanez, eraikin hori lursailarekin batera, kiebra prozedura judizialean egoan Astra sport, S.A-rena zan. Ganera, Ricardo Bastidaren eraikinetako atea harri eta lurrez estali eben. Eskabadora bategaz egin eben gauez, obretarako baimenik gabe eta eraikinaren oinarrien inguruko lurrak mugituz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: