ASTRA GAZTETXEA: SORRERA

gernikarrak 1456133220994 Gernikarrrak | 2007-10-14 22:18

Astra gaztetxeko egitaraua azaldu aurretik egoki egongo litzateke gaztetxe honen sorrera azaltzea, gaztetxea izan baino lehen arma lantegia zela aipatzea, alegia.

Historia luzea eta sakona dauka Astrak. 1913ko otsailaren 9an jarri eben Gernikan Astra bezala munduan ezaguna egingo zan enpresaren lehengo harria. Halan da be, arma lantegia 1908an ireki zuten Eibarren Juan Esperanzak eta Pedro Uncetak. Euren asmoak aurrera eroateko baldintza egokiak ez egozala ikusirik, (lur gutxi, langile mugimendu bizia eta armagintzako enpresen arteko lehia) Esperanzak eta Uncetak lantegia lekuz aldatzea erabaki eben. Isidoro de León garaiko alkateak, Gernika industrializatzeko apustua hartu eban. Garai hartan Gernikan apenas egoan industriarik; nekazaritza eta merkataritza ziran ekonomiaren oinarri nagusiak. Pedro Uncetak eta Juan Esperanzak Astra Gernikan finkatzeko negoziazioa hasi eben lekuko agintariekaz. Hala, 1913ko Udaletxeko aktek erakusten deuskuenez, Eibarko enpresariei lurrak eta diru-laguntza emotea erabaki eban Gernika-Lumoko Udalak, bertan industria sortzeko baldintzapean. Astrako lehenengo pabiloia eraikitzeko 42.000 pezeta eman eutsiezan Udalak Esperanza eta Uncetari.


Utzi iruzkina: