Gau jendetsua joan den larunbatekoa
Arratsaldeko
18:00ak aldera hasi zen jendea gerturatzen. Nola ez, ordu hartan hasi
ginen sarrerak saltzen. Gernikarrak, Bilbotarrak, Lezamarrak,
Gasteiztarrak, Donostiarrak, Oñatiarrak... hainbat lekutik gerturatu
zen jendea, gehienak Latzen ikusteko asmotan. Lehendabizi Saharon
Stonerrek jo zuen, gaueko 22:00ak aldera. Ez zen jende asko izan,
orduan hasi ziren gehienak hurbiltzen. Hurbildu zirenerako, lehenek
bukatu zuten. Bigarren taldea hasi aurretik, Latzen, IEUP! Gazte
Asanbladako eta Iparragirre Musika Elkarteko kideak taula gainera igo
ziren Gaztetxearen 2. urtemugarekin loturiko testu bat irakurtzera,
mezua zabaltzera.
Latzenek ikaragarrizko kontzertua jo zuen, asko penaz geratu baitziren, hauen despedida bira delako, talde zuzenean ikusten zuten azken aldia zelako. Gazteenek lehen eta azken aldiz ikusi baitzuten. Kantu batzuk ezezagunak ziren, baina denon buruetan da Ze Ingo xu? Laztana eta Ardi Larruz bezalako doinuak. 900 pertsona gerturatu ziren ikusgarria zen kontzertu ikustera. Batzuek ahots gabe bukatu zuten, eta lehenengo ilaretan zeudenen belarriak kaltetuta irten zirela esan dezakegu.
Bukatzeko, Gernikako Effectus taldeak jo zuen, hauek ikusten, ez zen ia inor geratu, Astra ia hutsik zegoen, penagarria benetan. Jendea, Latzen ikustera baino ez zen etorri, musika talde ezberdinetara zabaldu behar dira belarriak, ez dira hauek nahi dugun talde edo estilora bakarrik ireki behar, are gehiago gure herriko talde gazteak badira.
Orokorrean,
ez zen ezer gaizki atera, hiru taldeak gustura geratu ziren haien
emanaldiarekin. Halara ere, batzuek gerturatutakoa baino jende gehiago
espero genuen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: