Okupazio masiboa Bilbon… Mania
Okupazioa delitua bada… Gora gora delinkuentzia!
Beste behin utzi genuen argi, Bilbo eta Bizkai guztiko gazteok ez
ditugu gure nahiak eta pentsamenduak alde batera usten, eta nahiz eta
zapatua izan ez genuen gure borroka ildoa alde batera utzi nahi.
Bilboko kaleak hartu genituen eta Okupazioaren aldeko manifestazioa
burutu genuen.
Haizinbarrure Gazte Asanblada ere betan izan behar zen, nola ez. Aldarriak Bilbo guztia hartu zituen, eta nola ez Bilboko Munipen (“Los hombres de Azkuna” deitzen diete…) eta Ertzaintzaren konpainia izan genuen.
BOM (Bilboko Okupazio Mugimendua) mania baino egun bat arinago 50 gazteentzako etxebizitzak sortzeko okupazioa egin zuen Arriaga antzerkitik hurbil, bideoan ere ikus genezake.
Gora Okupazio mugimendua!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: