Urtarrilaren 4ean kafe-kontzertua izan genuen Astran, arratsaldeko 4etan

gernikarrak 1456133220994 Gernikarrrak | 2008-01-07 09:46


nahia

Barikuan, urtarrilak 4ean, Nahia Zubeldia eta Julien Labat gazte ziburuarrak etorriko zitzaizkigun Astra gaztetxera, beren doinuekin bazkalosteko kafea goxoago egitera. Batak zein besteak Lapurdiko hainbat taldetan jotzen dute, eta oraingo honetan elkarrekin ikusteko aukera izan dugu. Nahiak sortutako kantak eta gustuko dituzten kantari batzuenak jo zituzten, denak ezin hobeak kafetan bustitzeko.

Izan ere, kontzertua entzuteaz gain, kafe goxoa hartzeko aukera izan genuen. Eta goxoa ez badago, kexatzeko ere, noski.

Hemendik aurrera, hilean kafe-kontzertu bat egiteko asmoa dugu, kontzertuak ez direlako mozkortzeko beste aitzakia bat, kontzertuak musikaz lasai gozatzeko ere badira.



Utzi iruzkina: