‘Bertsio gaba’ izan da abenduaren 28an

gernikarrak 1456133220994 Gernikarrrak | 2008-01-07 09:27


ASTRA_BERTSIO_GAUA

ABBA, The Rolling Stones, Itoiz, Hertzainak, Ramones, Karina, Nino Bravo, Aretha Franklin, Queen, Los panchos, La polla records edota The Beatles gustuko dituzula? Eta horietako bat izatearekin amets egiten al duzu? Bada, amets hori betetzeko aukera izan duzu. Izan ere, Iparragirre Musika Elkarteak eta Ieup! Gazte Asanbladak Bertsio gaba antolatu dugu abenduaren 28rako.Busturialde osoko taldeak gonbidatu ditugu jaialdi berezian parte hartzera. Nahikoa da talde parte-hartzaileek garai bateko musika talde famaturen edo ez hain famaturen baten hiruzpalau abesti jotzea, gau batez behintzat talde horretako partaide izateko. Noski, janzkerak edo bururatzen zaizuen edozein gehigarrik ere lagunduko luke giroa berezia egiten.

Zehaztasun teknikoez, ekipoaz edota materialaz hitz egiteko iparragirre@hotmail.com helbidera jo beharko da eta astragernikentzako@gmail.com webgunea ere erabili daiteke. Informazio gehiago astragernika.net helbidean jarriko dugu datozen egunetan.





Utzi iruzkina: