Lagun arteko giroa abenduaren 30ean

gernikarrak 1456133220994 Gernikarrrak | 2008-01-07 09:44


Irudi bat


Bariku hortan bertsio kontzertuen gaua egin genuen. Lehen aldia zenez, hasiera batean beldurrez ginen, gaizki irtetzeko beldurrez. Oraingoan ere usteak erdia ustel. Ez zen giro onik falta. Jendeak etengabe abesten baitzituen letrak edo doinuak. Animoak, oihuak, txalo zaparradak eta barre algarak ere ez ziren falta izan.

Bostpasei talde inguruk jo zuten 20 minutu inguruko emanaldia, gehienak Gernika inguruko musikariak ziren, baina Bermeotarrik ere ez zen falta. Lehenek RATM-en (Rage Agains The Machine) abestiak, bigarrenek aldiz hainbat talderenak, tarteka Backstreet Boys, Spice Girls, Depeche Mode eta The White Stripes. Hirugarrenek ikaragarrizko arrakasta izan zuten AC/DC taldearen abestiak joz. Hurrenak Bermetotik etorritako OST eta Snatu taldeko zenbait kidek osaturiko taldetxoa zen, Black Sabbaten doinuak astinduz. Azkenik, Ramones-ek jo zuen.

Guzti hauek mozorroturik jo zuten, pelukak eta ohikoarekin alderatuta erropa ezberdinekin...askok gainera, publikoarekin ingelesez hitz egiten baitzuten.  Musikari  gehienak  Iparragirre Musika Elkarteko kideak ziren, "elkartekoak ez diren talde gazteak daudela badakigu eta parte hartzea gustatuko litzaigukeen arren, ez dute jo, hurrengorako hauek edozertarako ateak zabalik dauzkatela jakitea nahi dugu" adierazi zuten Iparragirreko zenbait kidek.

Emaitza ikusita errepikatzeko moduko esperientzia berri bat dela uste dugu, bigarren edizioa arrakastatsuagoa eta parte hartze handiagokoa izatea espero baitugu.


Utzi iruzkina: