'Zinema izarrak' izango da inauterietako jaiaren ardatza edo gai nagusia

gernikarrak 1456133220994 Gernikarrrak | 2008-01-14 20:43


Herriko tabernariek egindako proposamenak aintzat hartuta egin du ebazpena Jai Batzordeak.

Jai Batzordeak batzarra egin zuen herenegun, herriko taldeen ordezkaritza zabal baten parte-hartzearekin. Besteak beste, inauterietako barikuan (otsailak 1) izango den mozorro jaialdiaren gaia erabaki zuten bertan zirenek. Aurtengoan, ´Zinema izarrak´ nagusituko dira herriko kaleetan.


Jai arloko zinegotzi Jesus Mari Alberdik esan duenez, «40 tabernatan banatu genituen proposamenak egiteko fitxak. Horietatik, hamasei jaso genituen bueltan». Egindako proposamenen artean honako hauek nagusitu ziren, besteak beste: ´Zinema izarrak´, ´Viva Mexiko´, ´Maritxu kajoi´ edota ´Por que no te callas!´. Gehien errepikatzen zena ´Zinema izarrak´ zela eta, berori aukeratzea ebatzi zuten Jai Batzordeko kideek.

Bestetik, ohi legez ´happy hour´-a izango dela iragarri du Alberdik, nahiz eta ordutegi zehatza zehaztu barik dagoen.



Utzi iruzkina: